ZENBAT BISITA

martes, 14 de diciembre de 2010

5. ATALA: TUTORETZA ETA ORIENTAZIOA

        Atal honetan tutoretza eta orientazioari buruz lan egin dugu. Horretarako tutoretza orduetan bete beharreko lanei buruz ikertu dugu. Horrez gain, inbentatutako tutoretzak ere aipatzen ditugu eta ERRUBRIKA deritzon ebaluatzeko tabua bat sartu dugu gure ebaluazioa nolakoa den eta zein irizpide jarraitzen ditugun jakin dezazuen.

ATAL HAU EBALUATZEKO ERRUBRIKA

BIKAIN
NAHIKO
ESKAS
Eskema multimedia
- Ideia garrantzitsuak aipatzen eta bereizten ditu.
- Ideiak ondo lotu ditu.
-Aipatzen diren ideiak nahasiak dira
- Ideiak kili-kolo daude lotuta
-Aipatzen diren ideiak ez dira batere garrantzitsuak.
- Ideiak gaizki lotuta daude

Egoera ezberdinen asmakizuna
- Egunerokotasuna duten gertakariak dira.
- Gertakariak, parte hartzaileak eta helburuak ondo zehaztuta daude.


-Ez dute egunerokotasun handirik.
- Gertakariak, parte hartzaileak eta helburuak ez daude oso argi.
-Zaharkituak edo fikziozkoak dira.
- Gertakariak, parte hartzaileak eta helburuak oso nahasita daude.
Dinamikaren bideratzea
- Arazoa ondo azaltzen da.
- Arazoaren bideratzea argi azaltzen da.
-Arazoa erdipurdi azaltzen da.
-Arazoaren bideratzea hala nola  azaltzen da.
- Arazoa  txarto azaltzen da.
- Arazoaren bideratzea txarto azaltzen da.              

Gure ustez, errubrikan oinarrituta gure lanaren nota BIKAIN da.

ESKEMA

       Hona hemen tutoretzari buruzko eskema.

GEUK ASMATUTAKO TUTORETZA (Ikasleak eskolaz kanpoko denda baten gozokiak lapurtu dituzte)

Gertakaria: ikasleak eskola ondoko dendan lapurretan aritu dira.
Parte hartzaileak: lapurretan aritu diren ikasleak (ekintzaren eragileak), irakaslea (ikasleen arduraduna), zuzendaria (ikastetxearen ordezkaria) eta dendaria (ekintza jasaten duena).

Helburua: Lapurreta argitu eta ikasleei erakustea lapurtzearen ondorioak zeintzuk diren. Bere lanaren bidez lorturiko zerbait kentzea erabat injustua dela erakusteko eurak nahasturik dauden gertaera bat planteatuko zaie, adibidez lapurreta gauzatu duten haurrei beraiei hainbeste gustatzen zaien bideo jokoa inolako arrazoi barik kenduko bagenie  ea zer irudituko litzaiekeen galdetuz, hausnarketa bat egitera behartuko genituzke.

Istorioa: Jolas orduetan  ikasle batzuk jolastokitik ateratzen dira eskolako arauak hautsiz  eta hurbilean dagoen denda batera joaten dira gozokiak erostera eta bide batez ahal duten goxoki gehien ostera. Horretarako, metodo on bat erabiltzen dute. Lagun batzuk dendariari izozkia eskatzen diote badakitelako izozkailua barruan aurkitzen dela, eta dendaria barrura sartzerakoan bere lagunak sartu eta ostu egiten dute,  barruan daudenak dendaren almazenera begira daude eta ikusten dutenean dendaria badatorrela beraien lagunei abisatu eta hauek harrapakinarekin egiten dute ihes. Egun batean dendariak harrapatu zituen lapurretan, baina ez zekien barruan zeuden lagunekin elkarlanean zeudela. Baina dendariak susmatu zuen izozkailura joatera eragiten ziotela barrukoek, gero besteak sartu eta osteko. Dendariak irtenbidea bilatzeko asmoz zeharka galdetu zieten barrukoei ea aurreko ikastetxean ikasten zuten eta hauek azpikeria zela konturatu barik baietz erantzun zioten. Hurrengo egunean, dendaria ikastetxera joan zen eta zuzendariarekin egin ostean hitz, ikasleak identifikatu (denda barruko ikasleak) eta tutoretza batetara deitu zituzten. Tutoretza hartan zuzendaria, irakaslea (ikasleen arduraduna), ikasleak (denda barrukoak) eta dendaria batu ziren. Argitu nahi da ostu dutenen laguntzaileak ote diren denda barrukoak. Tutoretza luzea izan zen, zuzendariak presio ikaragarria egin zien baina ikasleak beldur gehiago zieten euren ikaskideei eta salatzeak ekar ziezaiekeen ondorioei zuzendariari baino. Azkenerako, dendariaren onarpenarekin bertan behera utzi zuten tutoretza orduan baina egoera gogor hark ikasleei erakutsi zien hurrengo baterako osteak dakarren ondorioak ez direla atseginak.
          
          Tutoretzaren bideratzea: Arazoari irtenbidea emateko garaian, lehendabiziko lana arazoa bera aztertzea da, bere larritasuna kontuan hartuz. Bigarrenik, arazoaren iturrira joko da, horretarako ekintzan parte hartu dutenak (ikasleak), ekintzaren eragina jasan dutenak (dendaria) eta ekintzarekin zerikusia dutenak (zuzendaria eta irakaslea)  tutoretza batean elkartuko dira arazoari irtenbidea emateko asmoz. Tutoretzaren helburua ondorengoa da; lapurreta argitzea eta lapurrei lapurretak eragin ditzakeen ondorio negatiboez hausnarketa bat egitera bultzatzea. Elkartu ostean, lehenengo dendariaren bertsioa entzungo da bera izan delako salaketa egin duena eta gero ikasleei beraien bertsioa eskatuko zaie. Dendariak dio osten dutenak eta erostera joaten direnak elkarlanean aritzen direla. Ikasleek berriz, esaten dute eurak erostera joaten direla eta ez lapurtzera, gaineratzen dute lapurretan egin dutenak ez dituztela ezagutzen ez direlako ikastetxe berdinekoak. Eztabaidak ez du garapenik lapurretaren kontuan dendariak ezin duelako ezer berretsi, baina argi geratzen da ikastetxeko arauak hautsi dituztela ikastetxeko eremutik irtenaz. Zuzendariak ezin die lapurreta egotzi ikasleei baina ez geratzeko kontua bere horretan ikasleak zigortzen ditu ikastetxeko eremutik irtetzearren eta lapurretaren kontua gehiago gertatu ez dadin neurriak zorrozten dira, adibidez jolas orduan irakasle gehiago jarriz zaintzan inork ez dezan ikastetxeko eremutik irten. Irakasleak ez du argi eurak izan ote ziren lapurretaren erantzuleak baina bada ezpada lapurretei buruz hitz egin zuen hurrengo klase orduan lapurretak dakarren ondorio negatiboak azaltzeko, adibidez bere lanaren bidez lorturiko zerbait kentzea erabat injustua dela erakusteko beraiek nahasturik dauden gertaera bat planteatuko da, adibidez lapurretaren susmagarriak ziran haurrei beraiei hainbeste gustatzen zaien bideo jokoa kenduko bagenie ikasturte amaierara arte, ea zer irudituko litzaieken galdetuz, hausnarketa bat egitera behartuko genituzke. 

Ikusteko sakatu hemen  ESKEMA

ERRUBRIKA


Bikain

Nahiko
Eskas
Arazoaren sortzaileak harrapatzea
-Arazoaren sortzaile guztiak harrapatu.

-Arazoaren sortzaile batzuk harrapatu.

-Arazoa sortu ez dutenei egotzi errua

Parte hartzaileen ikuspuntuen ikerketa
-Arazoaren aurrean alde guztiak kontuan hartu.

-Bestearen tokian jartzeko gaitasuna eduki.
-Arazoaren aurrean alde guztiak entzun baina kontuan hartu barik

-Bestearen tokian jartzea nahi  baina  hori ez lortzea modu egokian
-Arazoaren aurrean autoritateak eurena baino ez hartzea kontuan

-Bestearen tokian jartzeko gaitasunik ez edukitzea


Egoeraren irtenbidea
-Egoera konpontzea eta hurrengorik ez egotea ahalbidetu
-Egoera  behin behinean soilik konpontzea
-Egoera ez konpontzea
Zigorrak
-Bidezko zigorra eman
-Zigor ez proportzionala (handiegia edo txikiegia)
-Arazoa konpontzeko balio ez duen zigorra

EGOERA EZBERDINEN ASMAKIZUNA

       Jarraian, asmatu ditugun tutoretzak eta haien helburuak zeintzuk diren jakinarazten dizkizuegu:


1.-KASUA
Gertakaria: ikasleak eskola ondoko dendan lapurretan aritu dira.
Parte hartzaileak: Lapurretan aritu diren ikasleak (ekintzaren eragileak), irakaslea (ikasleen arduraduna), zuzendaria (ikastetxearen ordezkaria) eta dendaria (ondorioa jasaten duena).

Helburua: Lapurreta argitu eta ikasleei erakutsi lapurtzearen ondorioak zeintzuk diren. Bere lanaren bidez lorturiko zerbait kentzea erabat injustua dela erakusteko. Bera nahasturik dagoen gertaera bat planteatuko da, adibidez lapurreta gauzatu duten haurrei beraiei hainbeste gustatzen zaien bideo jokoa kenduko diegu ikasturte amaierara arte, honela, hausnarketa bat egitera behartuko ditugu.

2.- KASUA
Gertakaria: Ikasleak porroak erretzen harrapatu dituzte ertzainek jolas orduan.
Parte-hartzaileak: Zuzendaria (ikastetxearen ordezkaria), irakaslea (ikasleen arduraduna), ikasleak (ekintzaren eragileak), gurasoak (ikaslearen  osasunean eragina duelako) eta ertzaintza (legearen ordezkari gisa).
Helburua: Ikasleek porroak erretzeari utzi eta saltzailea harrapatzea lortu nahi da. Ikasleei porroak erretzeak ekar dezakeen kaltea erakutsi behar zaie. Bai formazio akademikoan bai eta beraien bizitza pertsonaletan. Horretarako, benetan hunkitzen dituen zerbait erakutsi behar zaie, adibidez bideo hunkigarri bat edo drogazale baten adierazpenak non besteak beste nola hasi zen mundu horretan, zerk bultzatzen zuen, zer jarrera zeukan bera laguntzen saiatzen zirenekin etab. azalduz ikasleen jarrera aldatzea bultzatu nahi da. 

3.- KASUA
Gertakaria: Ikasle bateri bulling-a egiten diote lodi dagoelako.
Parte-hartzaileak: Irakaslea (ikasleen arduraduna) eta bulling-a egiten duten ikasleak (eragile zuzenak).
Helburua: Bulling-a egiten duten ikasleei erakutsi behar zaie pertsona bakoitza den modukoa dela, eta ikaskideei errespetua sor zaiela, gero besteek gu errespetatzea nahi bada. Erakutsi behar zaie bakoitzak bere akats fisikoak dituela eta horiek ez daudela gure esku, baina nortasun akatsak ordea bai, eta akats hauetariko bat zirikatzailea izatea dela. Zelako mina egiten duten erakusteko, irainka ibiltzen diren pertsonak klase guztiaren aurrean arbelera atera eta denen artean beraiek dituzten akatsak komenta daiteke. Hau egitean lortzen da, berak ere ezagutzea bestearen mina. Honen helburua besteek iraindua izateak sortzen duen mina erakustea da. 

4.-KASUA
Gertakaria: Ikasgelako lehioa norbaitek apurtu du eta ez da erruduna azaltzen.
Partehartzaileak: Irakaslea (ikasgelako gauzen arduraduna eta ikasleen arduraduna) eta ikaskide guztiak (ekintzaren eragileak).
Helburua: Haurrei erakutsi behar zaie ekintzen erantzule egiterakoan egiten dela bat heldu eta hautsi ez dutenei, baina, erantzulea salatu ez dutenei erakutsi behar zaie norbait ez dela salatzen ekintza intentzio onarekin egiten denean, baina, denok izorratzen gaituen zerbaiten aurrean ez dela isilik geratu behar. Arazoa konpontzeko ez ditugu ikasleak presionatuko, irakaslearen funtzioa gertaera azaltzean oinarrituko da, hau da, azalduko da ikasgelako lehioak denonak direla eta denok zaindu behar ditugula, denok garela gertatzen denaren erantzuleak eta beraz, norbaitek apurturiko lehioa denok ordaindu behar dugula, eta hori ez dela justua. Xantaia emozional honekin bi gauza lortuko ditugu. Alde batetik, erantzuleari presioa egitea eta bestetik testiguen artean salatariari buruz duten kontzeptu nahasia argitzea. 

GEHIAGO JAKITEKO

       
       Tutoretzari buruz gehiago jakiteko:


miércoles, 24 de noviembre de 2010

MODULU LANAREN ATALA

ATAL HONETAN MODULU LANARI BURUZKO EKARPENAK ETA GALDERAK LANDU DITUGU KLASEKIDE GUZTIEK IKUS DITZATEN.

MAPA KONTZEPTUALA

Hona hemen MINDOMO -  n egindako eskema

ESPAINAR ESTATUKO LEGE ORGANIKOA



          Estatu Espainiarrean berdintasuna bultzatzeko lege organikoa eratu zen 2007ko apirilean. Lege honen 23 eta 24. artikuluetan berdintasuna bultzatzen da. Artikulu hauek eratu ziren emakume eta gizonen arteko berdintasuna, duintasuna eta askatasuna bultzatzeko. Artikulu hauen helburua emakumezko eta gizonezkoei aukera berdinak eskeintzean oinarritzen da, helburuak eta partehartzea biei modu berdinean ahalbidetuz baina lege honek ez du bermatzen ikastetxeetan gizonezkoen eta emakumezkoen hezkidetza. Beraz, ondorioztatzen da oraindik ikastetxe bereiztuek legearen babesa dutela. Gehiago jakin nahi baduzue sartu web honetan:

HEZKUNTZA BEREIZTUAREN AURREIRITZIAK

             Artikulu hau irakurtzeko HEMEN


           Artikulu honetan estatu espainarraren LOE deritzon legea ikertzera behartzen gaitu hezkuntzarekiko duen zuzengabekeriagatik. Kantabrian, esate baterako, dirulaguntzak kendu dizkiete heziketa bereiztuaren alde egiten zuen eskola bati. LOE – k dioenez ikasleen harreran berdintasunez jokatu behar du eskolak neska zein mutil hartzeko momentuan.
            Gainera, eskolek irakaslegoaren kalitatea, ikasgela, material, e.a. berdinak eskaini behar ditu neska eta mutil guztiei. Legeak ez du esaten heziketa bereiztua ilegala edo legala denik, baizik eta neska eta mutil guztiek eskubide berdinak eduki behar dituztela ikasterako orduan. Orduan zergatik hainbeste gatazka?
            LOE – k ez du heziketa bereiztua debekatzen, lehentasuna ematen die eskola mistoei. Baina lege hau etorkizun hurbilean agerian geratuko da ez baitaude ikusita hezkuntza metodo berri honen ondorioak. Honez gain, metodo hau erabili nahi duten ikastetxe edo eskolei dirulaguntzak kentzea eztabaidarako gaia izan liteke.
            Heziketa bereiztua ez da diskriminatzeko era bat. Etorkizunean edo heldutasunean berdintasunez jokatzeko aukera ematen du. Neska eta mutilak gaitasun berdinak izateko aukera, bakoitzak nortasuna garatzeko aukera aproposa. Era berean, aipatzekoa da jokabideak ez direla berdinak hezkuntza bereiztuan edo mistoan. Eskola, ikastetxe eta unibertsitatean gehienbat oraindik ikus dezakegu nesken eguneroko borroka berdintasuna lortzeko: kartelak jarriz, emakumeen aldeko manifestazioak antolatuz, “emakumearen egun internazionala”, …
            Emakumeen hainbeste ekitaldi egoteak badauka esanahia: berdintasuna lortzearen alde egotea, baina, bestalde berdintasun eza ere!

NESKA ETA MUTILAK BEREIZTEN DITUZTEN IKASTETXEAK

           Artikulu hau irakurtzeko HEMEN


           Kasuarekin lotuta dagoelako eta interesgarria iruditu zaigulako aukeratu dugu gai hau. Datuek diotenez neska-mutilak banatuta emaitza hobeak ateratzen omen dituzte, batez ere, mutilen kasuan. Hau, eskola tradizionalean egiten zen eta eskola horrek selektua izateko joera zuen dirudunen semeak joaten baitziren bakarrik eskolara, behin adin bat igarota behintzat. Orain ere horrelako ikastetxeetara joaten diren haurrak arazo ekonomiko larririk ez daukatenak dira eta etxean ere ikasketak aurrera eramaten laguntzen die. Ikastetxe mistoetan, ordea, behe klaseko jendea ere biltzen da eta hauei gerta dakieke umeak etxean geratu behar izatea etxeko lanetan laguntzen edo klasera joatea, baina, burua beste nonbait edukitzea edo hezkuntzari behar zaion garrantzia ez ematea bere ingurura begiratua fabrika baten lan egiteko hezkuntzarik behar ez dela ikusi duelako.
Gainera, ikastetxe bereiztuetako programak askoz exigenteagoak izaten dira bertara joaten diren haurren gurasoek eskatzen duten bezala. Horrela, konpetitibitatea bultzatzen dute eta honek ekartzen ditu emaitza akademiko egokiak, baina, baditu arazo batzuk ere. Eskola hauetan dabiltzan haurrek berekoiak izateko joera dute beti ibili izan direlako beraien ikaskideekin, eta ondorioz beraien lagunekin, norgehiagokan. Horrez gain, ikastetxe mistoetakoek baino ahalmen gutxiago daukate egoera larrietan besteen larruazalean jartzeko orduan eta beste sexukoekin harremanak izateko orduan zailtasun gehiago eduki ditzakete
Argi dago beraz, bi hezkuntza motek dituztela beraien alde onak eta txarrak, beraz gurasoei eta umeei tokatzen zaie zein eredutara joango diren auketzea.

HEZIKETA BEREIZTUA INDARREAN

Hona hemen artikuluaren bideoa: 




          Gurasoek askatasunez aukeratzeko eskubidea dute. Haiek euren seme - alabak  hezkuntza bereiztua ematen duen eskola batera eraman nahi badituzte, eraman ditzatela. Hezkuntza  bereiztua, ikerketek diotenez, eskola emaitza globalak askoz ere hobeagoak dira batez ere, mutilengan.
Era berean, generoen arteko errespetua bultzatu nahi du hezkuntza bereiztuak. Esan beharra dago neskak adibidez, mutilak baino goizago heltzen direla biologikoki eta psikologikoki. Horregatik,  adin berdineko neska eta mutilen aldeak agerian geratzen dira. Arazo hau dela medio mutilak izaten dira kaltetuenak, neskak askoz ere erreflexiboagoak baitira.
Eskola mistoak ez du neska eta mutilen arteko sozializazio prozesua areagotzen. Denak nahastuta daudenean mutilak, adibidez, askoz ere erasokorragoak eta berekoiagoak dira; eta irakasgaiak aukeratzeko momentuan estereotipoegaitik baldintzatuta aurkitzen dira. Esate baterako eskola mistoan lotsagarriagoa izaten da mutilentzat artea edo literatura hautazko irakasgaia bezala hartzea eta eskola bereiztuan, aldiz, kontrakoa. Horrez gain, hezkuntza bereiztuan, ikerketen aburuz lortutako emaitzak eskola mistoarenak baino hobeagoak izaten dira.
UNESCO – ren arabera heziketa bereiztua ez da diskriminatzea, berdintasunez jasotzen ditu neska eta mutilen hezitzeko eskubidea, hau da, genero biak berdin hezteko gaitasuna dago. Mutilek, esate baterako, askoz hobe dute (estadistikei begiratuz) ikastexe bereiztuan heziak izatea euren emaitza akademikoak eta ikasteko gogo gehiago eduki ditzaten.
Espainiar estatuak heziketa mistoa praktikatzen ez duten ikastetxe eta eskolei dirulaguntzak kentzea pentsatu zuen eta beste estatu eta herrialde batzuek, ordea, aurrerakuntza pedagogiko honi “bai” esan eta hezkuntza publikoan hezkuntza bereiztua ematera animatu dira. Esan beharra dago, 12 – 15 urteren artean dauden gazteak irakurmenean, atzerriko hizkuntzetan eta matematiketan heziketaren kalitatea askoz hobeagoa izango litzatekeela hezkuntza bereiztua egonda.
Hala ere, argi eduki behar da gurasoak direla bere semeak nola hezi behar dituzten aukeratzen dutenak. Euren askatasun eskubidea da.

IRAKASLEEK HEZKIDETZA BULTZATUKO BALUTE, IKASLEEN ETORKIZUNEAN ROL BERDINAK EDUKITZEA BERMATUKO LITZATEKE?

Gaur egun, garai batean gizonezkoek eta emakumezkoek zeukaten rol ezberdinak nabaritzen dira,  ezta horren nabarmena baina bai mingarria . Oraindik emakumeen eta gizonen arteko soldata kopuruak oso ezberdinak dira  edota sexu ezberdinei soilik erreparatuz, oraindik eskatzen zaie jarrera zehatz bat edukitzea. Jarrera sexista hauek gaurko ikasleei, etorkizunean arazoak sor lekieke . Arazo gehienak, bikote heterosexualetan gertatzen ohi da non gizonezkoek indartsuenaren papera hartzen duten, historiako textu liburuek gizonak boteretsuagoak direla erakusten saiatzearen ondorioz. Emakumeen kasuan berriz, pertsona menperatu bihurtzeko joerak handiagotu litezke. Hezkidetzarekin gizarte homogeneo bat sortu nahi da eta hori lortzeko berdin da lorpen akademikoak arriskuan jartzen badira. Irakaslearen egin beharra: ariketak, baliabide ezberdinak eta sexismoaren aurkako makina bat textu liburu erabilitzea izango da, etorkizunean elkarbizitza ona bermatu nahi bada. Lehenik eta behin, ikastetxean lortu behar da sexu bietako ikasleak talde berdinetan batzea, bigarrenik, ipuin edo istorio sexistak ekidin behar dira eta sexu biek modu edo rol berdinetan oinarritzen diren istorioak bultzatu, azkenik ikasleei erakutsi beharko litzaieke zergaitik bultzatzen den hezkidetza, hau da, rol ezberdinegaitik egon ziren arazoak azalduz eta hezkitzetzak ekarriko digun balore moralak aipatuz, berdintasunaren balorea hain zuzen ere.
Beraz, hezkidetzaren helburu nagusia ikasleen guztizko garapena ziurtatzea da, ez bakarrik ezagutza teorikoak lortzea, baizik eta jendartean beste sexuarengan errespetuz eta berdintasunez jokatzea. Horretarako irakasleen funtzioa ikasleen jarrera aztertzea izando litzateke, ikusteko ikasleek euren burua onartzeaz gain besteak ere onartzen dituztela. Hezkidetza tresna eraginkorra izateko.

IRAKASLEEK PERTSONAK HEZI BEHAR DITUZTE ALA MAKINA PERFEKTUAK SORTU?

             Irakasleen eginbeharra batez ere lehen urteetan, umeek bizitzan beharrezkoak izango dituzten jakintzak irakastea da, hala nola, matematika, elkarbizitza… eta gurasoen eginbehar bezala gelditzen da umeak heztea balio moralak ematea, bizitzarako orientatzea…
            Umearen lehenengo irakasleak oso garrantzitsuak dira bizi guztirako eragina izaten dutelako umeagan eta hauek ahalegintzen dira eskola eta etxeko heziketa ahalik eta bateratuen eramaten. Behin DBHra heldu ostean, ordea, etxeak eta eskolak beraien bidea hartzen dute. Horrela, irakasleak ez dira horrenbeste arduratzen umeen heziketaz eta makina perfektuak sortzeko bidetik hurbilago daude hauei ondo irakastetik baino. Hau oso ondo ikusten da ikasteko garaian neska-mutilak banatzen dituzten ikastetxeetan hemengo ezaugarri nagusia konpetentzia delako eta horrela pertsona humanizatu beharrean makina bihurtzen dute.
Garai horretatik aurrera ikasleak gizartera bideratzea da irakasleen helburua, ondorioz, gizarteak eskatzen duen moduko pertsonak hezten ditu, hau da, esandakoa egiten dutenak eta kritikarako joerarik ez daukatenak. Hau, enpresen onerako da, izan ere, horrelako jendea eskatzen dute enpresek, norbait kaleratu behar denean kaleratuko duena edo erabaki garrantzitsuak hartzerakoan goikoen erabakia zalantzan jarriko ez duena. Gainera, sarritan jende modu hau diruarekin engaina daiteke beraiek jaso duten hezkuntza goi mailako pertsonak izateok bideratuta egon delako eta, gaur egun, goi mailakoa izatea diruarekin lotzen da. Sarri, hezkuntza mota hau unibertsitate pribatuekin lotzen da, hauetan nahiko nabaria eta ohikoa delako goi klaseko jendearen seme-alabek ikasten dutela gehienetan eta hauen helburua gurasoen ibilbidea jarraitzea delako, bestela, prestigioa galduko bait lukete euren inguru sozialean.
  Ez guztiz desberdina, baina, ikastetxe mistoetan beste eredu bat bultzatzen da. Honelako eskolatan, elkarbizitza eta elkarlaguntza gehiago lantzen dira eta pertsona humanoagoak edo besteengatik gehiago arduratzen den jendea ateratzen da horrelako ikastetxeetatik. Beraz, aukeratu beharra dago makina perfektu eta pertsona hezituen artean.

GALDETEGIA

AZPIATAL HONETAN "MODULU LANA" DERITZONARI BURUZKO GALDERA INTERESGARRI BATZUK UZTEN DITUGU.

GEHIAGO JAKITEKO


    • Modulu lanari buruzko beste link interesgarri batzuk: 

            jueves, 11 de noviembre de 2010

            3. ATALA: IRAKASLEAREN GARAPEN PERTSONALA

            3. ATAL HONETAN IRAKASLEEN GARAPEN PERTSONALARI BURUZKO IKERKETAK EGINGO DITUGU. HORRETARAKO AUTOESTIMA, ADIMEN ANITZA ETA IRAKSLEEK EUREN BIDEAN LANDU BEHARREKO GAITASUN ETA EZAUGARRIEI BURUZ IDATZIKO DUGU. ESPERO DUGU GUSTOKOA IZAN DEZAZUELA.

            MAPA KONTZEPTUALA

                      Mindomo - n mapa ikusteko egin KLIK

            EKARPENAK

                       AZPIATAL HONETAN GAIARI BURUZKO 4 EKARPEN DAUDE.

            ADIMEN ANITZAK

                       Hona hemen adimen anitzei buruzko bideotxoa:



            Pertsona orok dauzka 8 adimen hauek, gehiago edo gutxiago garatuta izanik ere. Gainera, bizitzan zehar etengabe garatuz doaz adimen hauek.  Zerbait ikasten dugun heinean edota edozer praktikatzen dugularik ere adimenen bat garatzen dugu lehen baino esperientzia gehiago daukagulako. Irakasle idealak zortzi adimenak ondo eta era berdinean garatuta eduki behar lituzke, ikasleek gaitasun hauek ahalik eta hoberen gara ditzaten. Baina, hau oso zaila da, errealitatean adimen batzuk besteak baino garatuagoak ditugu eta.
            Adimenen garapena ondo joatea  oso garrantzitsua da, Honen adibidea da adimen musikala garatuta daukaten ikasleek agian musikatik biziko dira, adimen logiko-matematiko handia badaukagu, ordea, arkitektoak izan gaitezke... Edonola ere gure bizitza adimen batetik edo batzuetatik bideratu beharko dugu. Irakasle batzuk beste batzuk baino adimen gehiago daukate eta hobeto garatuta, baina, posiblea da horiei zukurik ez ateratzea eta adimen gutxiago dauzkan irakaslea baino okerrago moldatzea irakaskuntzan, ez dakielako egoeretara moldatzen.
                        Irakasleak, nahiz eta munduko pertsonarik azkarrena ez izan, lanbidean aurkitzen dituen oztopoetara moldatzen ikasi behar du. Bere adimen desberdinak egoerara moldatuz, horrela, lanbidean ez ezik garapen pertsonalean ere aurrerapauso handia emango baitu. Honek, autoestimua handitzen lagunduko dio eta ziurtasun handiagoa edukiko du bai lanean eta bai bizitzan.
                        Gaur egungo gizartean oso garrantzitsua da etengabe garatuz joatea gizartea bera ere horrela doalako. Bestela, atzean gera daitezke. Hau, teknologia berrien garapen izugarriari zor zaio gehienbat, zeren, teknologia hauek menperatzen ez badituzte ez dira behar bezala garatuko beti gizartearen atzetik dabiltzala sentituko dutelako.Gainera, egun edozertarako behar da teknologia eta, batez ere, irakaskuntza prozesuan. Umeen etorkizuna irakasleen esku dago hein handi batean behintzat eta kultura teknologikoa txikitatik erakutsi ezean gero nekezago ikasten da. Horrek, atzerapausoa ekar lezake ikasle horien garapenean eta funtsezkoa da adimenak ahalik eta hoberen garatzea.

            ADIMEN EMOZIONALA

                       Hemen dago adimen emozionalari buruzko bideoa:



                        Adimen emozionala esparru sozialean eta emozionalean sentimenduak hoberen kontrolatzeko eta adierazteko trebetasun multzoa da. Sentitu, ulertu, kontrolatu eta aldatzeko ahalmena da. Gaitasun hauek pertsona sortzen dute bere osotasuenean. Horretarako besteen eta gure gogo  – aldartea ulertzeko gai izan behar gara.
                        Baina nolakoa da emozionalki zentzuduna den irakaslea? Autoestimu maila nahikoa duen pertsona da. Horrez gain, positiboki jokatzen duen gizakia da. Besteengandik hartzen eta ematen badaki eta enpatiaz beterik dago. Enpatia besteen sentipenak ulertzean datza, eta autoestimu eremuan ezinbestekoa izan behar da ikasleekiko komunikazio egokia mantentzeko. Hala ere, bere sentipen propioak ezagutzen jakin behar du, sentipen positiboak eta negatiboak adieraziz besteekiko harremanak txarrera jo ez dezan.
                        Bestalde, bi motetan sailka ditzakegu emozioak: lehen mailako emozioak eta bigarren mailako emozioak. Lehen mailako emozioetan amorrua, poztasuna, beldurra, tristura eta hauei loturik dauden emozioak aurki ditzakegu. Hauek izango lirateke irakasleek kontrolatu beharreko lehenengo sentimenduak.Beste alde batetik, bigarren mailako emozioak daude: maitasuna, harridura, lotsa eta nazka. Hauek kontrolatzea ere ezinbestekoa da. Oso garrantzitsua da hauek bereiztea zeren, nahiz eta oso desberdinak izan, hauek bata besteari gehituta gure adimen emozionala sortzen baitute. Oro har, hauek kontrolatzea da helburua, haiek gu kontrola ez gaitzaten.
                        Premiazkoa da, beraz, emozio hauek adierazten jakitea. Honetarako irakasleak, momentuko gauzak egiteko metodoak zuzenak eta egokiak izan behar dira. Sentipen hauen eginkizuna gure barne izakera islatu egiten dute, irakaslearen jokabidea zuzentzen dute, nola epaitzen ari garen irakaskuntzan gertatutako esperientziak adierazten dizkigute eta erabakiak hartzen laguntzen digute. Irakaslearen jarrera eta pentsakera ulertzen laguntzen dute eta hauek aldatzen ikasleen beharizanetara moldatuz.

            NOLA LANDU AUTOESTIMA

                       Hona hemen bideoa autoestima lantzeko.



            Irakaslea, liderra da. Lider honek haur talde bat zuzentzen du, ezagutza eta balio moral batzuk irakatsiz, horretarako segurtasun handia eduki beharko du beregan, hau da, autoestimu altua izan beharko du komunikazio ona mantentzeko, zeren eta bere buruan segurtasunik ez badauka, autoestimurik ez badauka, egoera limiteek gainezka egingo diote ; arin haserretuko da eta urduri ibiliko da,  pazientzia erraz galduz. Egoera honek komunikazio arazoak ekarriko ditu irakasle eta ikasleen artean. Irakasle baten ezaugarri nagusienetarikoa ordea, justu kontrakoa da, bere ikasleekin ondo konektatzea alegia. Beraz, irakasleak ezer baino lehen eskuratu behar duena, bere buruarengan konfidantza izatea da.
            Bere buruarekiko segurtasuna eskuratzeko, lehendabizi, irakasleak bere autoestimuaren maila aztertu beharko du. Jakin beharko du, egoera bakoitzean nola erreakzionatzen duen eta garrantzitsuena, zergaitik erreakzionatzen duen horrela . Horretarako atzera begiratu eta txikitatik gaur egunerainoko ibilbidea aztertzea interesgarria izango litzateke. Irakasle batzuen kasuan, txikitatik arazoei beraien gurasoek egin dietenez aurre, orain arazo ezberdinen aurrean ez dakite nola jokatu behar den, autoestimua galduz, beste batzuen kasuan, bizi baldintza gogorretik datozen irakasleak dira edota autoestimu gutxiko familietatik datozenak, irakasle menperatuak eta autoestimu bakoak bihurtzen dira. Egin beharko litzatekeena da, hutsetik hasi, nondik zatozen ahaztu eta nora habiatu nahi duzun argi izan, zeren eta ez dago helburu bat lortzean irabazten den autoestimua baino hobeagorik. Hau esanda, irakasleak planteatu beharko luke bere helmuga zein den,geratzen den bideari erreparatu barik.
                       Irakasleak bere autoestimua berreskuratzean ingurukoek berriro konpetente ikusiko dute, honek elkarrenganako begirunea bueltatuz eta ikasleek beraien irakasleak esaten duenan sinistuko dute, berriz lider moduan ikusiko dute eta.

            NOLAKOA DA IRAKASLE ONA?

                        Irakasle ona izateko, hemen daukazu gida.

            Irakasle bat bere ogibidean ona izateko arlo ezberdinetan jantzia izan baino garrantzitsuagoa da, egoera ezberdinetan kontrola mantentzea eta ikasleengana hurbiltzen jakitea, euren arazoak entzun eta irtenbidea ematen dakien pertsona delako. Horretarako, irakasleek ikasleen konfidantza lortu beharko dute. Lorpen hau ez da egunetik gauera irabazten, irakasleak egunerokotasunean saiatu beharko dira. Beraz, besteen konfidantza edukitzeko, irakaslea heldua eta irekia izan beharko da. Hau lortzerakoan ikasleek eredutzat edukiko dute, zeren eta pertsona lasaia, segurua eta gatazkak bideratzen dituen figuratzat hartuko dute.  
            Irakasle onak ez ditu ikasleen jakintza teorikoak bakarrik saritu behar, bestela honek arazo bat sor lezake eta arazo hori da, ikasleek helburutzat edukitzea soilik azterketa  gainditzea, horretarako edozein bide erabiliz. Gaur egun, oraindik irakasleek metodologia hau erabiltzen dute, horren adibidea da azterketa teorikoak duen pisua azken notan. Irakasle on batek ordea, ikasleen ahalegina sarituko du horrela gainontzeko haurrek ikusiko dute progresioa eta eguneroko lana direla garrantzitsuak bizitzan. Haur batzuk ikasteko gaitasun hobeak dituzte beste batzuk baino, azterketak gainditzeko zailtasun gutxiago izango dituzte baina ez badira langileak noizbait bere mugak aurkitzean ez du jakingo aurrera egiten, baina ikasteko gaitasun gutxiago daukan ikasle batek beti hautsiko ditu muga horiek ,eta hori da irakasle on baten betebeharra: ikasle langileak sortzea.
            Irakasle ona beti dago garai berriek eskatzen dituzten gaiak lantzen, hau da, beti dago bere jakintzak birziklatzen, zeren, gaurko haurrei gaurko balio moralak eta baita, gaurko jakintza teorikoak eman behar zaizkie eta ez aspaldi batekoak.
            Gure ustez, irakasle batek ezaugarri hauek baditu oso ona izango da bere ogibidean.

            GALDETEGIA

                      BEHERAGO, ATAL HONETARAKO AUKERATU DITUGUN HIRU GALDERA AURKITUKO DITUZUE. 

            ERAGITEN AL DUTE EMOZIO ETA SENTIPENEK IRAKASLEAREN GARAPEN PERTSONALEAN?

            Oso garrantzitsuak izan daitezke emozioak irakaslearen garapen pertsonalean, batez ere, irakaslea inpultsiboa denean. Norbait oso pozik eta gustura sentitzen denean,  jarduera gehiago egiten ditu, eta bere garapena egokiago eramaten du aurrera; egiten duenarekin arro sentitzen bait da eta horrek bide horretan jarraitzeko indarra ematen bait dio. Beraz, esan daiteke gustura egotea faktore garrantzitsua izan daitekeela garapen pertsonalean eta zer esanik ez irakasleenean. Hauek, pozik badaude sentimendu hori ikasleei elaraziko die eta hauek ere pozago egonda beraien aurrerapena handiagoa izan daiteke.
                        Hala ere, sentimendu atseginekin bakarrik ez, sentipen eta emozio desatseginekin ere hobe dezake irakasle batek bere garapena. Irakasleren bat guztiz atsekabetuta egonez gero, jada horrela ezin duela jarraitu erabakitzen duenean, berriz hasieratik hastea erabaki dezake. Orduan, aurretik egindako akatsen ikasgaia jasota dauka eta ez du hanka sartze bera egiten bere garapen pertsonalarentzat baliogarriak izan diren esperientziak jaso dituelako. Gainera, beheraldia eduki eta gero bera eta bere ikasleak aurrerapauso egokiak egiten ari direla ikusteak bere autoestima handitzen lagun dakioke, ondorioz, lanerako ilusioa areagotu eta bizitza pertsonala ere hobeto bideraraziz.
                        Baina,irakasle baten garapen emozionala bere lanbideko hastepenek ere asko baldintza dezakete. Hasiera korapilatsua edukiz gero, etorkizuna baldintza dezake ezertarako gai ez dela pentsaraziz eta motibazioa kenduz. Lehen urtean ondo moldatu bada ordea, etorkizunari begira ikuspegi baikorra edukiko du eta ilusioz gainezka egongo da.
                        Hala ere, irakaslea, momentuan bizitzen ari den sentipenek eta egoera emozionalek bere lanbidean eraginik eduki ez dezaten saiatu behar da. Egoera onean dagoenean klasean eragin positiboa edukitzea ona delako, baina, txarrean dagoenean eragin negatiboa edukiko du eta klasean eragin negatiboa edukiko duen ezer ez egiten saiatu behar du irakasleak. Klasean sartzean kanpoko dena albo batera uzten saiatu behar da kanpoko bizitzarik edukiko ez balu bezala, nahiz eta, hau ia ezinezkoa den denok bait dauzkagu sentimenduak eta emozioak eta hauei aurre egitea benetan da zaila.

            IRAKASLEEN GARAPENA BALIATUZ ARAZOEI IRTENBIDE EGOKIA EMAN AL ZAIE?

            Gure ustez, hezkuntzan haurrek euren hezitzaileen ispiluak dira, etorkizunean haurrek arazoei konponbidea emango diete ikusitakoaren arabera, beraz, haurrek izan dituzten irakasleak, arazoak indarrez konpondu badute eta gainera metodo horrek beraien intereserako izan badira, orduan haurrak arazoak indarrez konpontzeko joera edukiko dute eta hau ezin da onartu, etikoki ez delako onargarria. Hau guztia kontuan hartuz, irakaslea haurrekin, haurren gurasoekin eta ikastetxeko beste kideekin arazoak demokratikoki eta elkarrizketaren bitartez konpontzeko gai izan behar da, hori da irakasleak landu behar duena, zeren gaur egunerarte ikasleek euren ikasgeletan ikusi duten irakasle gehientsuenak autoritarioak zirela eta irakasleak esandakoa egin behar zela, inongo azalpenik gabe. Sinistu egin behar zen irakasleen erabakietan, bera zelako jakintsua eta besteak bere jarraitzaila xumeak, beti denontzako ongizatea bilatzen zuen figuratzat eduki izan da irakaslea, baina askotan ez dituzte besteen erabakiak eta besteen ikuspuntuak errespetatu, noski, besteak jarraitzaile hutsak ziren eta. Baina badirudi apurka apurka hau aldatzen doala eta ikasleen eta hauen gurasoen partaidetza bermatzen doala.
                        Guk uste dugu, irakaslea liderra izan behar dela baina lidertza horrek ez diola eskubiderik ematen inposaketarako. Beraz, gure aburuz, irakaslearen garapena ezaugarri ezberdinak eskuratzeko beharra edukiko luke arazoa konpontzeko. Alde batetik, irakaslea gai izan behar da: arazoa aztertzeko eta sintetizatzeko, arazoak multokatzeko eta arazo larrienak  lehenago ebatsi beharko ditu. Beste alde batetik irakaslea gai izan behar da: komunikazioan mintzamena ongi landua eduki beharko du, besteak ulertzen jakin beharko du eta garrantzitsuena, besteei erakutsi behar die arazoen aurrean besteen ikuspuntuan entzun behar direla.
            Gerta daiteke , adibidez, honelako kasu bat: klase batean bi haur daude ,Aitor eta Mikel, irakaslea klasean sartu eta ikusten du Mikelek Aitor jo duela, arazoak konpontzeko jarraibidea garatuta ez daukan irakasle batek zuzenean Mikel zigortuko luke, arazoa handituz, hau da, baliteke Aitor  beti ibiltzea Mikel zirikatzen eta joten, Mikelek pazientzia galdu eta momentu horretan bere errakzioa erasotzea izan da. Mikel zigortzean Aitorri saria ematen diogu, hau da, iraindu egin du klasekidea eta gainera irakasleak zigortu egin du, ondorioz Aitorren portaerak okerrera egingo du. Baina arazoak konpontzeko prestatuta eta garatuta dogoen irakasleak bakoitza bere tokian jarriko du arazoa erabat konponduz. Azkeneko hau da guretzat irakasle garatua. Hezkuntzan arazoak modu justu batean  konpontzen badira, Orduan lorpen garrantzitsu batzuk eskuratuko ditugu: Gizartearen eta hezkuntzaren elkarlana bultzatzea, ikasgeletako tentsioa murriztu, arazoen ditugunean erreztasuna edukitzea irtenbideak bilatzen, irakasle eta ikasleen arteko harremana hobetu, ikasleen partaidetza bultzatu eta lider izateko gaitasunak garatu eta ikasleen autoestimua igotzea lortuko litzateke.

            IRAKASLEAK NOLA LANDU BEHAR DITU GAITASUNAK?

                        Etorkizuneko gizarteak irakaslea egoera zail eta korapilotsuetatik irtenbide ematera behartuko du: arrisku handiko herritar bilketa, ikaslegoaren dibertsifikazio kulturala, ezagutzaren toki askoren biderketa, gazteek dioten “no hay futuro”,… Prosezu sozialaren abiadura hain handia denez gaurko egunetan berrikuntza askoren kudeaketari ekiten diogu. Bertan, arazoa topa daiteke. Irakaslegoaren atentzio falta eta behin – behienekotasuna metodologian, kontzeptuetan, aktibitate eta baliabideetan agerian gera daitezke.
                         Zailtasunak eta prozedurak zeintzuk diren jakiteko hezkuntza sistemaren beharrak eta betebeharrak ezagutu behar dira, horrela, irakaslegoaren garapenean  hainbat gaitasun eta metodologia berriak sustatuko dira. Horretarako, kurrikulumaren diseinua ikasleekiko hau izango zen: pertsona eta subjetu soziala izaten ikasi, bizitza demokratikoa errespetatu eta baloratu, Giza Eskubideak eta ikastetxeko araudia defendatzen eta baloratzen; ingurugiroa zaintzen jakin; eta ekintzak arrazionalizazioaren bidez burutzea. Eduki kurrikular hauek “jakin”, “egiten jakin” eta “izaten jakitea” suspertzen dute. Susperketa hau aurrera eramateko hemen ditugu interesgarriak diren 9 atal:
                        1.- Irakasleen bilketa: gai diren gazteak irakaskuntzara erakartzea.
                        2.- Hasierako formakuntza: berrizten ari den ogibidearen hasierako formakuntza hobetzea.
                        3.-  Zerbitzuetan formakuntza: irakaskuntzan iharduten pertsonalaren eskubidea eta eginkizuna da.
                        4.- Irakasleen eta beste agente batzuen parte hartzea irakaskuntzaren berrikuntzan: autonomia eta erantzukizuna.
                        5.- Hezkuntza sisteman parte hartzen duten irakasleek eta beste aktore sozial batzuk: “Hezkuntza, guztion erantzukizuna”
                        6.- Informazio eta komunikabideen teknologia berrien kalitatea guztion hezkuntzarako hobetzea.
                        7.-Profesionaltasunaren promozioa irakasleen egoera eta lan baldintzak hobetzeko estrategiak antolatzea.
                        8.- Egoera zailetan lanean aritzen diren irakasleekiko elkartasuna adierazi.
                        9.- Herrialdeko eta internazinal lankidetza: irakaslegoaren mobilitate eta konpetentziak sustatzeko instrumentuak.
                        Konpetentzia pedagogiko – didaktikoak egunero autonomia gehiagorekin jokatzen duten ikasketa prozesua arintzen dute. Irakasleek teknika didaktikoak ezagutzen, aukeratzen, erabiltzen, ebaluatzen, hobesten eta birsortzen jakin behar du. Horrez gain, hezkuntza sistemak kanpotik ikertzen dituen beste ekintza asko antolatzen jakin behar du: klasea, jolastorduak, tailerrak,… eta eskolaz kanpoko beste hainbat ekintza.
                        Gaur egungo gizarteak azkarregi ematen ditu aurrerapausuak eta irakasleek honetarako prest egon behar dira. Gazte eta umeak estimulatu eta motibatzeaz gain tolerantzia, bizikidetza eta elkarlaguntza bultzatu behar ditu. Era berean, euren funtzioaren profesionalizaziorako jakin behar dutena:
            -         Beste aktore eragileak antolatu eta gidatu.
            -         Ikasketen edo bizitzako esperientzien bidez edukiak bereganatu.
            -         Proiektuetan agertzen diren trabak bideratzen jakin.
            -         Irakaskuntza eta ikasketa prozesuetako garapenerako moduak edo estrategiak bilatu.
            -    Ekintza mental eta moralen bidez taldeak bultzatu.
            Gainera, gutxi izango balitz, jarrera demokratikoa, askatasunaren uste sendoak, erantzukizuna eta talde eta pertsona guztienganako errespetuaz jokatu behar du. Horretarako adimena eta emozioak erabat garaturik eduki behar ditu. Abiapuntu etikoek balioen bizipena adierazi behar dute eta, autonomia eta formakuntza paregabea edukitzeaz gain, kulturalki formakuntza ezinbestekoa da berrikuntza eta sormenean gaitasuna edukitzea.

            viernes, 29 de octubre de 2010

            2. ATALA LANTZEN GABILTZA!

                   2.ATAL HONETAN IRAKASLEEN IBILBIDE PROFESIONALA AZTERTUKO DUGU. HORRETARAKO IRAKASLEGOAREN INGURUKO ESPERIENTZIA PERSONALAK IKUSI BEHAR DITUGU. GAINERA, HIPOTETIKOA DEN BESTE IBILBIDE BAT ASMATU ETA EUREN ARTEKO KONPARAKETA BERTAN ARGITALATUTA DAGO. HORREZ GAIN, EUSKAL ESKOLETAN AURRERA DOAN PROIEKTU BATI BURUZKO SARRERA BAT DAGO.

            jueves, 28 de octubre de 2010

            2. ATALARI BURUZKO MAPA KONTZEPTUALA

            Mapa hau ikusteko HEMEN klikatu

            DOWN SINDROMEA DUEN IRAKASLEAK ERE NORMALTASUNEZ IRAKAS DEZAKE

            Hurrengo artikuluan Europako Down Sindromea duen  Lehen Hezkuntzako lehen irakaslea da
            Bideo hau ikusi ahal izateke klikatu HEMEN



                        Pablok 34 urte ditu eta Down sindromea dauka. Europa guztian bera izan da gaixotasun honekin unibertsitateko titulua atera duen lehen pertsona, eta orain, ikastetxe batean klaseak ematen ari da. 
                        Harrigarria da pertsona batek egindako ahaleginak nolako fruituak eman ditzakeen. Hasieran, lagun honen unibertsitateko ikaskideek harriduraz begiratuko zuten Pablo ikasketak aurrera ateratzeko gai izango ez zelakoan. Baina, denborak aurrera egin ahala eta bere errendimendua ikusita orduan harrituko ziren gehiago.
                        Bizi garen gizarte honetan, irakaslearen estereotipo jakin bat daukagu eta harrigarria egiten zaigu estereotipo horretatik aldentzen den irakasleren bat ikustea, horrelako kasua da Pablorena. Ez dugu pentsatzen adimen murritza duen batek, itsua den batek… klasea eman dezakeenik . Hor akats larria egiten dugula uste dugu zeren gerta daiteke,  Pabloren kasua adibidetzat hartuta, Pablok beste irakasle batek baino gutxiago jakitea gai jakin bati buruz eta horri buruzko klasea eman behar izatea, baina, posible da ikasleek arreta handiagoa jartzea horrelako pertsona bati irakasle “normal” bati baino eta ondorioz gehiago ulertzea eta ikastea.
                        Ikasleek ikas dezaten oso garrantzitsua da ikasle eta irakasleen arteko harremana ona izatea eta irakasleek ikasleak motibatzen jakitea. Horrenbestez ikasleek adimen murritza duen irakaslea dutela ikusten badute, baliteke eurek ere egin dezaketela sinestea eta ohi baino gehiago saiatzea, horrela, nota hobeak ateraz eta gehiago ikasiz. Beraz, aldatu egin behar dugu irakasleekiko daukagun estereotipoa eta pertsonaren alde onak baloratu behar ditugu zertarako gai den ikusiz alde txarrei begira egon gabe.
                        Azken batean, aurreiritziek geure uste okerretan itotzera eramaten gaituzte eta beste pertsonekiko uste okerra sortu beharrezkoa ez denean. Saiatuz gero denok bait gara nahi duguna lortzeko gai betiere muga batzuen barruan.

            OPOSAKETAK LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE IZATEKO (Laura Blanco)

            Hona hemen Laura Blancok duen iritzia oposaketei buruz:




                       
                        Laura, oposaketak atera dituen irakaslea da eta gai hau interesgarria iruditzen zaigu irakasle izateko ikasketak bukatu ondoren irakasle askok egiten dituztelako ikasketa hauek. Gainera, ikasketa hauetan egiten den esfortzua epe laburrean jasotzen da, ikasketak gainditu ostean, urte gutxiren buruan egiten bait da finko bat.
                        Gure ustez, ikasketa hauek irakasle baten ibilbide profesionala asko baldintzatzen dute. Denbora mordoa sartzen baita oposaketa hauek prestatzen eta normalean lana eta ikasketak partekatu behar izaten direlako. Honek, unibertsitatean egindakoa baino esfortzu handiagoa eskatzen du, beraz, gehiago baloratzen da egiten den lana eta uste dugu baliogarriagoa dela. Gainera, Laurak bideoan dio, irakasleei zailena egiten zaien azterketa ahozko azalpenarena dela. Hau, harrigarri samarra egiten zaigu, egon ere, ahozko azalpenak ematen egoten baitira irakasleak beraien ibilbide profesionalaren zati handienean. Beraz, uste dugu azterketa hau oso baliogarria izan daitekeela, zeren eta, irakaslea, bera aztertuko duten pertsonen aurrean urduritasuna kentzeko gai baldin bada ikasleen aurrean klaseak askoz errazago emango ditu eta.
                        Horrez gain, oposaketak prestatzeak asko aberasten du norbanakoaren jakituria, eta normala den bezala, hau oso garrantzitsua da irakasleentzat, azken batean eurak direlako gizartea hezten dutenak neurri handi batean behintzat.
                        Ikasketa hauek eragin positiboa daukatela uste dugu, irakaslegoaren prestakuntza maila handitzen dutelako eta irakasleak finko egiten direnez eman behar duten gaia pertsonalizatzen dutelako. Gaia beraien erara emateko askatasun gehiago edukiz eta horrela klaseak aberasgarriago eginez.