Guk uste dugu, irakaslea liderra izan behar dela baina lidertza horrek ez diola eskubiderik ematen inposaketarako. Beraz, gure aburuz, irakaslearen garapena ezaugarri ezberdinak eskuratzeko beharra edukiko luke arazoa konpontzeko. Alde batetik, irakaslea gai izan behar da: arazoa aztertzeko eta sintetizatzeko, arazoak multokatzeko eta arazo larrienak lehenago ebatsi beharko ditu. Beste alde batetik irakaslea gai izan behar da: komunikazioan mintzamena ongi landua eduki beharko du, besteak ulertzen jakin beharko du eta garrantzitsuena, besteei erakutsi behar die arazoen aurrean besteen ikuspuntuan entzun behar direla.
Gerta daiteke , adibidez, honelako kasu bat: klase batean bi haur daude ,Aitor eta Mikel, irakaslea klasean sartu eta ikusten du Mikelek Aitor jo duela, arazoak konpontzeko jarraibidea garatuta ez daukan irakasle batek zuzenean Mikel zigortuko luke, arazoa handituz, hau da, baliteke Aitor beti ibiltzea Mikel zirikatzen eta joten, Mikelek pazientzia galdu eta momentu horretan bere errakzioa erasotzea izan da. Mikel zigortzean Aitorri saria ematen diogu, hau da, iraindu egin du klasekidea eta gainera irakasleak zigortu egin du, ondorioz Aitorren portaerak okerrera egingo du. Baina arazoak konpontzeko prestatuta eta garatuta dogoen irakasleak bakoitza bere tokian jarriko du arazoa erabat konponduz. Azkeneko hau da guretzat irakasle garatua. Hezkuntzan arazoak modu justu batean konpontzen badira, Orduan lorpen garrantzitsu batzuk eskuratuko ditugu: Gizartearen eta hezkuntzaren elkarlana bultzatzea, ikasgeletako tentsioa murriztu, arazoen ditugunean erreztasuna edukitzea irtenbideak bilatzen, irakasle eta ikasleen arteko harremana hobetu, ikasleen partaidetza bultzatu eta lider izateko gaitasunak garatu eta ikasleen autoestimua igotzea lortuko litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario