ZENBAT BISITA

jueves, 11 de noviembre de 2010

ERAGITEN AL DUTE EMOZIO ETA SENTIPENEK IRAKASLEAREN GARAPEN PERTSONALEAN?

Oso garrantzitsuak izan daitezke emozioak irakaslearen garapen pertsonalean, batez ere, irakaslea inpultsiboa denean. Norbait oso pozik eta gustura sentitzen denean,  jarduera gehiago egiten ditu, eta bere garapena egokiago eramaten du aurrera; egiten duenarekin arro sentitzen bait da eta horrek bide horretan jarraitzeko indarra ematen bait dio. Beraz, esan daiteke gustura egotea faktore garrantzitsua izan daitekeela garapen pertsonalean eta zer esanik ez irakasleenean. Hauek, pozik badaude sentimendu hori ikasleei elaraziko die eta hauek ere pozago egonda beraien aurrerapena handiagoa izan daiteke.
            Hala ere, sentimendu atseginekin bakarrik ez, sentipen eta emozio desatseginekin ere hobe dezake irakasle batek bere garapena. Irakasleren bat guztiz atsekabetuta egonez gero, jada horrela ezin duela jarraitu erabakitzen duenean, berriz hasieratik hastea erabaki dezake. Orduan, aurretik egindako akatsen ikasgaia jasota dauka eta ez du hanka sartze bera egiten bere garapen pertsonalarentzat baliogarriak izan diren esperientziak jaso dituelako. Gainera, beheraldia eduki eta gero bera eta bere ikasleak aurrerapauso egokiak egiten ari direla ikusteak bere autoestima handitzen lagun dakioke, ondorioz, lanerako ilusioa areagotu eta bizitza pertsonala ere hobeto bideraraziz.
            Baina,irakasle baten garapen emozionala bere lanbideko hastepenek ere asko baldintza dezakete. Hasiera korapilatsua edukiz gero, etorkizuna baldintza dezake ezertarako gai ez dela pentsaraziz eta motibazioa kenduz. Lehen urtean ondo moldatu bada ordea, etorkizunari begira ikuspegi baikorra edukiko du eta ilusioz gainezka egongo da.
            Hala ere, irakaslea, momentuan bizitzen ari den sentipenek eta egoera emozionalek bere lanbidean eraginik eduki ez dezaten saiatu behar da. Egoera onean dagoenean klasean eragin positiboa edukitzea ona delako, baina, txarrean dagoenean eragin negatiboa edukiko du eta klasean eragin negatiboa edukiko duen ezer ez egiten saiatu behar du irakasleak. Klasean sartzean kanpoko dena albo batera uzten saiatu behar da kanpoko bizitzarik edukiko ez balu bezala, nahiz eta, hau ia ezinezkoa den denok bait dauzkagu sentimenduak eta emozioak eta hauei aurre egitea benetan da zaila.

1 comentario: