ZENBAT BISITA

jueves, 11 de noviembre de 2010

ADIMEN ANITZAK

           Hona hemen adimen anitzei buruzko bideotxoa:



Pertsona orok dauzka 8 adimen hauek, gehiago edo gutxiago garatuta izanik ere. Gainera, bizitzan zehar etengabe garatuz doaz adimen hauek.  Zerbait ikasten dugun heinean edota edozer praktikatzen dugularik ere adimenen bat garatzen dugu lehen baino esperientzia gehiago daukagulako. Irakasle idealak zortzi adimenak ondo eta era berdinean garatuta eduki behar lituzke, ikasleek gaitasun hauek ahalik eta hoberen gara ditzaten. Baina, hau oso zaila da, errealitatean adimen batzuk besteak baino garatuagoak ditugu eta.
Adimenen garapena ondo joatea  oso garrantzitsua da, Honen adibidea da adimen musikala garatuta daukaten ikasleek agian musikatik biziko dira, adimen logiko-matematiko handia badaukagu, ordea, arkitektoak izan gaitezke... Edonola ere gure bizitza adimen batetik edo batzuetatik bideratu beharko dugu. Irakasle batzuk beste batzuk baino adimen gehiago daukate eta hobeto garatuta, baina, posiblea da horiei zukurik ez ateratzea eta adimen gutxiago dauzkan irakaslea baino okerrago moldatzea irakaskuntzan, ez dakielako egoeretara moldatzen.
            Irakasleak, nahiz eta munduko pertsonarik azkarrena ez izan, lanbidean aurkitzen dituen oztopoetara moldatzen ikasi behar du. Bere adimen desberdinak egoerara moldatuz, horrela, lanbidean ez ezik garapen pertsonalean ere aurrerapauso handia emango baitu. Honek, autoestimua handitzen lagunduko dio eta ziurtasun handiagoa edukiko du bai lanean eta bai bizitzan.
            Gaur egungo gizartean oso garrantzitsua da etengabe garatuz joatea gizartea bera ere horrela doalako. Bestela, atzean gera daitezke. Hau, teknologia berrien garapen izugarriari zor zaio gehienbat, zeren, teknologia hauek menperatzen ez badituzte ez dira behar bezala garatuko beti gizartearen atzetik dabiltzala sentituko dutelako.Gainera, egun edozertarako behar da teknologia eta, batez ere, irakaskuntza prozesuan. Umeen etorkizuna irakasleen esku dago hein handi batean behintzat eta kultura teknologikoa txikitatik erakutsi ezean gero nekezago ikasten da. Horrek, atzerapausoa ekar lezake ikasle horien garapenean eta funtsezkoa da adimenak ahalik eta hoberen garatzea.

1 comentario:

  1. Ezin duzue esan "Pertsona orok dauzka 8 adimen hauek". Gadnerek proposatzen duena zera da adimen ezberdinak daudela eta berak 8 planteatzen ditu... baina badaude beste ikerlari batzuk beste modu batean antolatzen dituztela... beraz kontuz honelako baieztapenekin !!!!

    Pixkanaka pixkanaka... topikoetatik aldentzen joan behar zarete !!!

    Aurrera !!!

    ResponderEliminar