ZENBAT BISITA

martes, 14 de diciembre de 2010

5. ATALA: TUTORETZA ETA ORIENTAZIOA

        Atal honetan tutoretza eta orientazioari buruz lan egin dugu. Horretarako tutoretza orduetan bete beharreko lanei buruz ikertu dugu. Horrez gain, inbentatutako tutoretzak ere aipatzen ditugu eta ERRUBRIKA deritzon ebaluatzeko tabua bat sartu dugu gure ebaluazioa nolakoa den eta zein irizpide jarraitzen ditugun jakin dezazuen.

ATAL HAU EBALUATZEKO ERRUBRIKA

BIKAIN
NAHIKO
ESKAS
Eskema multimedia
- Ideia garrantzitsuak aipatzen eta bereizten ditu.
- Ideiak ondo lotu ditu.
-Aipatzen diren ideiak nahasiak dira
- Ideiak kili-kolo daude lotuta
-Aipatzen diren ideiak ez dira batere garrantzitsuak.
- Ideiak gaizki lotuta daude

Egoera ezberdinen asmakizuna
- Egunerokotasuna duten gertakariak dira.
- Gertakariak, parte hartzaileak eta helburuak ondo zehaztuta daude.


-Ez dute egunerokotasun handirik.
- Gertakariak, parte hartzaileak eta helburuak ez daude oso argi.
-Zaharkituak edo fikziozkoak dira.
- Gertakariak, parte hartzaileak eta helburuak oso nahasita daude.
Dinamikaren bideratzea
- Arazoa ondo azaltzen da.
- Arazoaren bideratzea argi azaltzen da.
-Arazoa erdipurdi azaltzen da.
-Arazoaren bideratzea hala nola  azaltzen da.
- Arazoa  txarto azaltzen da.
- Arazoaren bideratzea txarto azaltzen da.              

Gure ustez, errubrikan oinarrituta gure lanaren nota BIKAIN da.

ESKEMA

       Hona hemen tutoretzari buruzko eskema.

GEUK ASMATUTAKO TUTORETZA (Ikasleak eskolaz kanpoko denda baten gozokiak lapurtu dituzte)

Gertakaria: ikasleak eskola ondoko dendan lapurretan aritu dira.
Parte hartzaileak: lapurretan aritu diren ikasleak (ekintzaren eragileak), irakaslea (ikasleen arduraduna), zuzendaria (ikastetxearen ordezkaria) eta dendaria (ekintza jasaten duena).

Helburua: Lapurreta argitu eta ikasleei erakustea lapurtzearen ondorioak zeintzuk diren. Bere lanaren bidez lorturiko zerbait kentzea erabat injustua dela erakusteko eurak nahasturik dauden gertaera bat planteatuko zaie, adibidez lapurreta gauzatu duten haurrei beraiei hainbeste gustatzen zaien bideo jokoa inolako arrazoi barik kenduko bagenie  ea zer irudituko litzaiekeen galdetuz, hausnarketa bat egitera behartuko genituzke.

Istorioa: Jolas orduetan  ikasle batzuk jolastokitik ateratzen dira eskolako arauak hautsiz  eta hurbilean dagoen denda batera joaten dira gozokiak erostera eta bide batez ahal duten goxoki gehien ostera. Horretarako, metodo on bat erabiltzen dute. Lagun batzuk dendariari izozkia eskatzen diote badakitelako izozkailua barruan aurkitzen dela, eta dendaria barrura sartzerakoan bere lagunak sartu eta ostu egiten dute,  barruan daudenak dendaren almazenera begira daude eta ikusten dutenean dendaria badatorrela beraien lagunei abisatu eta hauek harrapakinarekin egiten dute ihes. Egun batean dendariak harrapatu zituen lapurretan, baina ez zekien barruan zeuden lagunekin elkarlanean zeudela. Baina dendariak susmatu zuen izozkailura joatera eragiten ziotela barrukoek, gero besteak sartu eta osteko. Dendariak irtenbidea bilatzeko asmoz zeharka galdetu zieten barrukoei ea aurreko ikastetxean ikasten zuten eta hauek azpikeria zela konturatu barik baietz erantzun zioten. Hurrengo egunean, dendaria ikastetxera joan zen eta zuzendariarekin egin ostean hitz, ikasleak identifikatu (denda barruko ikasleak) eta tutoretza batetara deitu zituzten. Tutoretza hartan zuzendaria, irakaslea (ikasleen arduraduna), ikasleak (denda barrukoak) eta dendaria batu ziren. Argitu nahi da ostu dutenen laguntzaileak ote diren denda barrukoak. Tutoretza luzea izan zen, zuzendariak presio ikaragarria egin zien baina ikasleak beldur gehiago zieten euren ikaskideei eta salatzeak ekar ziezaiekeen ondorioei zuzendariari baino. Azkenerako, dendariaren onarpenarekin bertan behera utzi zuten tutoretza orduan baina egoera gogor hark ikasleei erakutsi zien hurrengo baterako osteak dakarren ondorioak ez direla atseginak.
          
          Tutoretzaren bideratzea: Arazoari irtenbidea emateko garaian, lehendabiziko lana arazoa bera aztertzea da, bere larritasuna kontuan hartuz. Bigarrenik, arazoaren iturrira joko da, horretarako ekintzan parte hartu dutenak (ikasleak), ekintzaren eragina jasan dutenak (dendaria) eta ekintzarekin zerikusia dutenak (zuzendaria eta irakaslea)  tutoretza batean elkartuko dira arazoari irtenbidea emateko asmoz. Tutoretzaren helburua ondorengoa da; lapurreta argitzea eta lapurrei lapurretak eragin ditzakeen ondorio negatiboez hausnarketa bat egitera bultzatzea. Elkartu ostean, lehenengo dendariaren bertsioa entzungo da bera izan delako salaketa egin duena eta gero ikasleei beraien bertsioa eskatuko zaie. Dendariak dio osten dutenak eta erostera joaten direnak elkarlanean aritzen direla. Ikasleek berriz, esaten dute eurak erostera joaten direla eta ez lapurtzera, gaineratzen dute lapurretan egin dutenak ez dituztela ezagutzen ez direlako ikastetxe berdinekoak. Eztabaidak ez du garapenik lapurretaren kontuan dendariak ezin duelako ezer berretsi, baina argi geratzen da ikastetxeko arauak hautsi dituztela ikastetxeko eremutik irtenaz. Zuzendariak ezin die lapurreta egotzi ikasleei baina ez geratzeko kontua bere horretan ikasleak zigortzen ditu ikastetxeko eremutik irtetzearren eta lapurretaren kontua gehiago gertatu ez dadin neurriak zorrozten dira, adibidez jolas orduan irakasle gehiago jarriz zaintzan inork ez dezan ikastetxeko eremutik irten. Irakasleak ez du argi eurak izan ote ziren lapurretaren erantzuleak baina bada ezpada lapurretei buruz hitz egin zuen hurrengo klase orduan lapurretak dakarren ondorio negatiboak azaltzeko, adibidez bere lanaren bidez lorturiko zerbait kentzea erabat injustua dela erakusteko beraiek nahasturik dauden gertaera bat planteatuko da, adibidez lapurretaren susmagarriak ziran haurrei beraiei hainbeste gustatzen zaien bideo jokoa kenduko bagenie ikasturte amaierara arte, ea zer irudituko litzaieken galdetuz, hausnarketa bat egitera behartuko genituzke. 

Ikusteko sakatu hemen  ESKEMA

ERRUBRIKA


Bikain

Nahiko
Eskas
Arazoaren sortzaileak harrapatzea
-Arazoaren sortzaile guztiak harrapatu.

-Arazoaren sortzaile batzuk harrapatu.

-Arazoa sortu ez dutenei egotzi errua

Parte hartzaileen ikuspuntuen ikerketa
-Arazoaren aurrean alde guztiak kontuan hartu.

-Bestearen tokian jartzeko gaitasuna eduki.
-Arazoaren aurrean alde guztiak entzun baina kontuan hartu barik

-Bestearen tokian jartzea nahi  baina  hori ez lortzea modu egokian
-Arazoaren aurrean autoritateak eurena baino ez hartzea kontuan

-Bestearen tokian jartzeko gaitasunik ez edukitzea


Egoeraren irtenbidea
-Egoera konpontzea eta hurrengorik ez egotea ahalbidetu
-Egoera  behin behinean soilik konpontzea
-Egoera ez konpontzea
Zigorrak
-Bidezko zigorra eman
-Zigor ez proportzionala (handiegia edo txikiegia)
-Arazoa konpontzeko balio ez duen zigorra

EGOERA EZBERDINEN ASMAKIZUNA

       Jarraian, asmatu ditugun tutoretzak eta haien helburuak zeintzuk diren jakinarazten dizkizuegu:


1.-KASUA
Gertakaria: ikasleak eskola ondoko dendan lapurretan aritu dira.
Parte hartzaileak: Lapurretan aritu diren ikasleak (ekintzaren eragileak), irakaslea (ikasleen arduraduna), zuzendaria (ikastetxearen ordezkaria) eta dendaria (ondorioa jasaten duena).

Helburua: Lapurreta argitu eta ikasleei erakutsi lapurtzearen ondorioak zeintzuk diren. Bere lanaren bidez lorturiko zerbait kentzea erabat injustua dela erakusteko. Bera nahasturik dagoen gertaera bat planteatuko da, adibidez lapurreta gauzatu duten haurrei beraiei hainbeste gustatzen zaien bideo jokoa kenduko diegu ikasturte amaierara arte, honela, hausnarketa bat egitera behartuko ditugu.

2.- KASUA
Gertakaria: Ikasleak porroak erretzen harrapatu dituzte ertzainek jolas orduan.
Parte-hartzaileak: Zuzendaria (ikastetxearen ordezkaria), irakaslea (ikasleen arduraduna), ikasleak (ekintzaren eragileak), gurasoak (ikaslearen  osasunean eragina duelako) eta ertzaintza (legearen ordezkari gisa).
Helburua: Ikasleek porroak erretzeari utzi eta saltzailea harrapatzea lortu nahi da. Ikasleei porroak erretzeak ekar dezakeen kaltea erakutsi behar zaie. Bai formazio akademikoan bai eta beraien bizitza pertsonaletan. Horretarako, benetan hunkitzen dituen zerbait erakutsi behar zaie, adibidez bideo hunkigarri bat edo drogazale baten adierazpenak non besteak beste nola hasi zen mundu horretan, zerk bultzatzen zuen, zer jarrera zeukan bera laguntzen saiatzen zirenekin etab. azalduz ikasleen jarrera aldatzea bultzatu nahi da. 

3.- KASUA
Gertakaria: Ikasle bateri bulling-a egiten diote lodi dagoelako.
Parte-hartzaileak: Irakaslea (ikasleen arduraduna) eta bulling-a egiten duten ikasleak (eragile zuzenak).
Helburua: Bulling-a egiten duten ikasleei erakutsi behar zaie pertsona bakoitza den modukoa dela, eta ikaskideei errespetua sor zaiela, gero besteek gu errespetatzea nahi bada. Erakutsi behar zaie bakoitzak bere akats fisikoak dituela eta horiek ez daudela gure esku, baina nortasun akatsak ordea bai, eta akats hauetariko bat zirikatzailea izatea dela. Zelako mina egiten duten erakusteko, irainka ibiltzen diren pertsonak klase guztiaren aurrean arbelera atera eta denen artean beraiek dituzten akatsak komenta daiteke. Hau egitean lortzen da, berak ere ezagutzea bestearen mina. Honen helburua besteek iraindua izateak sortzen duen mina erakustea da. 

4.-KASUA
Gertakaria: Ikasgelako lehioa norbaitek apurtu du eta ez da erruduna azaltzen.
Partehartzaileak: Irakaslea (ikasgelako gauzen arduraduna eta ikasleen arduraduna) eta ikaskide guztiak (ekintzaren eragileak).
Helburua: Haurrei erakutsi behar zaie ekintzen erantzule egiterakoan egiten dela bat heldu eta hautsi ez dutenei, baina, erantzulea salatu ez dutenei erakutsi behar zaie norbait ez dela salatzen ekintza intentzio onarekin egiten denean, baina, denok izorratzen gaituen zerbaiten aurrean ez dela isilik geratu behar. Arazoa konpontzeko ez ditugu ikasleak presionatuko, irakaslearen funtzioa gertaera azaltzean oinarrituko da, hau da, azalduko da ikasgelako lehioak denonak direla eta denok zaindu behar ditugula, denok garela gertatzen denaren erantzuleak eta beraz, norbaitek apurturiko lehioa denok ordaindu behar dugula, eta hori ez dela justua. Xantaia emozional honekin bi gauza lortuko ditugu. Alde batetik, erantzuleari presioa egitea eta bestetik testiguen artean salatariari buruz duten kontzeptu nahasia argitzea. 

GEHIAGO JAKITEKO

       
       Tutoretzari buruz gehiago jakiteko: