ZENBAT BISITA

viernes, 29 de octubre de 2010

2. ATALA LANTZEN GABILTZA!

       2.ATAL HONETAN IRAKASLEEN IBILBIDE PROFESIONALA AZTERTUKO DUGU. HORRETARAKO IRAKASLEGOAREN INGURUKO ESPERIENTZIA PERSONALAK IKUSI BEHAR DITUGU. GAINERA, HIPOTETIKOA DEN BESTE IBILBIDE BAT ASMATU ETA EUREN ARTEKO KONPARAKETA BERTAN ARGITALATUTA DAGO. HORREZ GAIN, EUSKAL ESKOLETAN AURRERA DOAN PROIEKTU BATI BURUZKO SARRERA BAT DAGO.

jueves, 28 de octubre de 2010

2. ATALARI BURUZKO MAPA KONTZEPTUALA

Mapa hau ikusteko HEMEN klikatu

DOWN SINDROMEA DUEN IRAKASLEAK ERE NORMALTASUNEZ IRAKAS DEZAKE

Hurrengo artikuluan Europako Down Sindromea duen  Lehen Hezkuntzako lehen irakaslea da
Bideo hau ikusi ahal izateke klikatu HEMEN



            Pablok 34 urte ditu eta Down sindromea dauka. Europa guztian bera izan da gaixotasun honekin unibertsitateko titulua atera duen lehen pertsona, eta orain, ikastetxe batean klaseak ematen ari da. 
            Harrigarria da pertsona batek egindako ahaleginak nolako fruituak eman ditzakeen. Hasieran, lagun honen unibertsitateko ikaskideek harriduraz begiratuko zuten Pablo ikasketak aurrera ateratzeko gai izango ez zelakoan. Baina, denborak aurrera egin ahala eta bere errendimendua ikusita orduan harrituko ziren gehiago.
            Bizi garen gizarte honetan, irakaslearen estereotipo jakin bat daukagu eta harrigarria egiten zaigu estereotipo horretatik aldentzen den irakasleren bat ikustea, horrelako kasua da Pablorena. Ez dugu pentsatzen adimen murritza duen batek, itsua den batek… klasea eman dezakeenik . Hor akats larria egiten dugula uste dugu zeren gerta daiteke,  Pabloren kasua adibidetzat hartuta, Pablok beste irakasle batek baino gutxiago jakitea gai jakin bati buruz eta horri buruzko klasea eman behar izatea, baina, posible da ikasleek arreta handiagoa jartzea horrelako pertsona bati irakasle “normal” bati baino eta ondorioz gehiago ulertzea eta ikastea.
            Ikasleek ikas dezaten oso garrantzitsua da ikasle eta irakasleen arteko harremana ona izatea eta irakasleek ikasleak motibatzen jakitea. Horrenbestez ikasleek adimen murritza duen irakaslea dutela ikusten badute, baliteke eurek ere egin dezaketela sinestea eta ohi baino gehiago saiatzea, horrela, nota hobeak ateraz eta gehiago ikasiz. Beraz, aldatu egin behar dugu irakasleekiko daukagun estereotipoa eta pertsonaren alde onak baloratu behar ditugu zertarako gai den ikusiz alde txarrei begira egon gabe.
            Azken batean, aurreiritziek geure uste okerretan itotzera eramaten gaituzte eta beste pertsonekiko uste okerra sortu beharrezkoa ez denean. Saiatuz gero denok bait gara nahi duguna lortzeko gai betiere muga batzuen barruan.

OPOSAKETAK LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE IZATEKO (Laura Blanco)

Hona hemen Laura Blancok duen iritzia oposaketei buruz:




           
            Laura, oposaketak atera dituen irakaslea da eta gai hau interesgarria iruditzen zaigu irakasle izateko ikasketak bukatu ondoren irakasle askok egiten dituztelako ikasketa hauek. Gainera, ikasketa hauetan egiten den esfortzua epe laburrean jasotzen da, ikasketak gainditu ostean, urte gutxiren buruan egiten bait da finko bat.
            Gure ustez, ikasketa hauek irakasle baten ibilbide profesionala asko baldintzatzen dute. Denbora mordoa sartzen baita oposaketa hauek prestatzen eta normalean lana eta ikasketak partekatu behar izaten direlako. Honek, unibertsitatean egindakoa baino esfortzu handiagoa eskatzen du, beraz, gehiago baloratzen da egiten den lana eta uste dugu baliogarriagoa dela. Gainera, Laurak bideoan dio, irakasleei zailena egiten zaien azterketa ahozko azalpenarena dela. Hau, harrigarri samarra egiten zaigu, egon ere, ahozko azalpenak ematen egoten baitira irakasleak beraien ibilbide profesionalaren zati handienean. Beraz, uste dugu azterketa hau oso baliogarria izan daitekeela, zeren eta, irakaslea, bera aztertuko duten pertsonen aurrean urduritasuna kentzeko gai baldin bada ikasleen aurrean klaseak askoz errazago emango ditu eta.
            Horrez gain, oposaketak prestatzeak asko aberasten du norbanakoaren jakituria, eta normala den bezala, hau oso garrantzitsua da irakasleentzat, azken batean eurak direlako gizartea hezten dutenak neurri handi batean behintzat.
            Ikasketa hauek eragin positiboa daukatela uste dugu, irakaslegoaren prestakuntza maila handitzen dutelako eta irakasleak finko egiten direnez eman behar duten gaia pertsonalizatzen dutelako. Gaia beraien erara emateko askatasun gehiago edukiz eta horrela klaseak aberasgarriago eginez.

IRAKASLE BATEK LORTZEN DU ISOLATUTAKO HERRIXKA BATEAN IRAKASKUNTZA AHALBIDERATZEA

Hemen ikus dezakezue nola argi indarrik ere ez dagoen herrixka batean irakaskuntza garatu ahal den.



Mauque Txileko herrixka bat da non zazpi pertsona soilik bizi diren. Senar-emazteak, hauen lau seme-alabak eta Dev Tadani, herrixkako irakaslea. Berak Pedagogia ikasi du Arturo Prat de Quique unibertsitatean, bost urte daramatza irakasle lanetan eta Mauque-ko herrixkan berriz 2009 urtetik da irakasle. Gure ustez, irakasle honek burutzen duen lana oso garrintzitsua da zeren eta oso zaila herrixkako baldintzetan lau haurren irakaskuntza aurrera eramatea. Ez dago argi indarrik ezta internetik ere, gaur egun interneta haurren hezkuntzarako oso garrantzitsua da ez bakarrik, ikasleen erabilerarako, hau da,  euren lanen ebazpenetarako baita interneten bidez irakasleak bere metodologia hobetu leike internetek ahalbidetzen duen hainbat medio oinarritzat jota. Arazo honen aurrean bi irtenbide ikusten ditugu: alde batetik gobernuak kasu honi konponbidea emotea, hori bai ahal den neurrian eta zentzuduna izanik. Beste alde batetik, arazo hau sahiesteko beste konponbide bat herri handiago batera joatea izango litzateke, baina ikusi beharko zen nolako ahalmen ekonomikoa duen familiak, horrek dakartzan gastuei aurre egiteko.
Beste gauza interesgarri bat ikusi duguna izan da klase bat dagoela urte ezberdina duten haur guztientzako: bat seigarren mailan dago, beste bat bigarrenean eta badago ere hiru urteko haur txiki bat. Badakigu ezin dela klase ezberdinak eratu irakasle bat bakarrik dagoelako baina gure aburuz haurrak adin ezberdinekoak izateak haur bakoitzari denbora gutxi eskeintzea dakar eta honek etorkizunari begira arazoak ekar diezaiokete. Gainera, haurrak ez daude bere adineko beste haur batzuekin eta ez dute besteak eduki ditzaketen akatsetatik ikasten.
Laburbilduz, egoera nolakoa den ikusita irakasleak egiten duen lana txalogarria da baina haurrentzat hobeto izango litzateke herri handiago batera joatea beste haur batzuekin batera hezteko.

IRAKASLE ITSU BATEN IBILBIDE PROFESIONALA

Ekarpen hau ikusi ostean ikasiko duzu ekinaren ekinez beti lortzen dela nahi den ametsa


Jon Inojosak, zazpi urte zituela bista galdu zuen medikuen arduragabekeriagitik, ebakuntza okerra egin bait zioten. Ordutik Aurrera Jon gogor zaiatu da eta San Marcos-eko unibertsitatean lingüistika ikasi eta titulua lortu zuen. Orain irakaslea da, irakurketa eta idazketa brailea irakasten ditu, hau da, itsuentzako irakurketa eta idazketa. Jon-en ibilbidea irakasle izateko, oso gogorra izan da batez ere bere itsutasuna baino itsuek informazio teorikoa eskuratzeko zailtasunarengaitik. Gaur egun idazkera brailean oso liburu gutxi daude, honen ondorioz ikasteko garaian oso aukera gutxi daukate eta zer esanik ez gainera karrera bat egin nahi duenarentzat. Guk uste dugu gure gizartean itsuei baliabide gutxi eskeintzen zaiela eta gutxi hori eguneroko eta beharrezko ekintzetara mugatzen da, adibidez semaforoak dauden zebra-bideetan soinu batekin pasoa ematen zaie, igogailuan pisuen zenbakiak braliez idatzita daude,…Baina zerbaiten informazioa lortu nahi bada edota Jon-en kasuan, karrera bat ikasi nahi bada, orduan arazoak arazoen atzetik aurkitzen dute. Guk uste dugu, diru laguntzak eman beharko liratekeela itsuentzat eurek ere eskubidea daukatelako besteon moduan ikasketak burutzeko. Gure pertsonaia laguntza hau sustatzen saiatzen da, Peruko ONG batean.
            Beste alde batetik, gure ustez Jon bezelako irakasle ausart eta saiatua edukitzeak ikasleenganako motibazioan eragin dezake, modu positiboan zeren gure aurrean pertsona bat gogor saiatu eta lortu egin duela bere nahia ikusteak, ikasleen itxaropena susper lezake. Baina ez hori bakarrik, ikasleek gaitz bat daukatenengankoa errespetua  ere ekar dezake. Beraz, gaitz bat daukan irakasle batek makina bat alderdi positibo garatu litzake ikasleen garapenean.

KASUEN ARTEKO KONPARAKETA

Kasuen arteko konparaketa ikusteko HEMEN sartu

JUAN KARLOSEN IBILBIDEA (irreala)

Juan Karlos Bilbotarra da eta ez zen jaio tokatu ziezaikokeen etxe onenean. Berak lau urte zituela, amak prostituta sartu behar izan zuen arazo ekonomikoak medio, bere familiaz gain, gaixo zegoen nebari aurrera ateratzen laguntzen bait zion. Ez zion inori lan berria zuenik kontatu, baina, senarra enteratu egin zen, honela, senarrak , Antoniok, edanari eman zion. Gainera, alkohola edanda etortzen zen gauetan emaztea jipoitzen zuen sarritan eta jipoi horietako batean emaztea hil zuen. Horrela, Juan Karlosek sei urte besterik ez zituela, ama gabe zegoen eta aita espetxean. Beraz, umea umezurztegi batean sartu behar izan zuten.
 Hori gutxi balitz Juan Karlosentzat, eskolan burla egiten zioten bere izaeragatik. Izan ere, bere aitak ama hil zuela ikustean, Juan Karlos gizonezkoak gorrotatzen hasi zen eta bera neska izaera izaten ahalegintzen zen, hau, beste umeei arraroa egiten zitzaienez irainak pairatu behar izaten zituen. Hau honela zela ikusita oso zaila egiten zitzaion Juan Karlosi besteekin harremantzea eta oso urte gogorrak pasatu zituen txikitan.
            Baina, ez zuen amorerik eman eta gogor saiatzen zen ikasketetan. DBH-ra iritsi zenean irainak eta isekak gogorrak ziren eta hauek izan ziren  bere bizitzako urterik gogorrenetakoak, ez zeukalako bera babestuko zuen gurasorik. Hala ere, urte hauetan asko gogortu zen mentalki eta DBH-ko azken urteetan ikaskideak zentzudunagoak zirenez ez ziren lehen bezain beste berarekin sartzen. Honela, bere egoera akademikoa zertxobait xamurtu zen eta batxilergoa egitea erabaki zuen ondoren magisteritza egiteko asmoarekin. Ez bait zuen nahi beste inork berak jasan behar izan zuena jasaterik.
            Batxilergoko urteak askoz errazagoak izan ziren, zeren, letretako adarra hautatu zuen eta neska gehiago zituen klasean mutilak baino, honela adar gutxiago jotzen zioten. Ez zen jendearekin askorik erlazionatzen, baina, bere distantziak mantenduz askoz gusturago ibili zen.
            Batxilergoa bukatu ondoren, magisteritza ikasketak egin zituen. Urte hauek ere ez ziren gozoak izan lanetik eskolara eta eskolatik lanera ibili behar izan zuen eta. Pizza banatzaile gisa aritu zen lanean ikasketak ordaindu ahal izateko, eta hori gutxi balitz, pisua ere ordaindu behar zuen umezurztegitik bota bait zuten hemezortzi urte egin ostean. Baina, arazo hauei aurre eginda titulua eskuratu zuen.
            Bilboko ikastetxe pribatu batean klaseak ematen hasi zen eta bere lanean nahiko gustura zebilen. Bere nahia ikastetxe publiko batean lan egitea zen, baina, Bilboko ikastetxe horretatik oso eskaintza ona egin zioten eta lantokia etxetik hurbil samar zeukanez eskaintza onartu zuen. Bake-bakean bizi zen eta urteak aurrezten pasa ostean; bere nahia betetzeko beste diru zeukan ,hau da , sexu aldaketa ekarriko zion ebakuntza egitea.  Ebakuntza egin ostean, ordea, bere bizitza goitik behera aldatu zen umeek ez zioten lehen bezain beste kasu egiten, ikastetxe guztiaren ahoetan zebilen…
            Egoera jasanezina egiten zitzaionez, atzerrira lekualdatu zen eta han bere bizitza berregin zuen.

ANEREN IBILBIDEA (errela)

Ane 25 urteko andereñoa da. 6 urte zituenean herri ikastetxean hasi zuen bere ibilbide akademikoa 12 urteetararte. DBH Gasteizen bete ostean udalekuetan lan egiteko begirale eta koordinatzaile tituluak atera zituen.
            Berak argi zeukan irakasle izan nahi zuela eta Batxilergoa behin amaituta Magisteritza egitera joan zen Bilbora. Bertan hasi eta amaitu zituen bere lehenengo goi mailako ikasketak.
            Baina Aneri ez zitzaizkion ikasteko gogoak kendu eta astebururo Logopedia masterra ateratzeko gai izan zen. Gainera, egun, Ingelesezko Filologia ikasketak burutzen dabil eta  etorkizunerako beste proiektu on bat ere badu: beste magisteritza mota bat ikastea.
            Gaur hezkuntza publikoan dihardu, baina hau ez da izan bere lan bakarra. Orain dela urte askotatik ibili da begirale moduan udalekuetan eta Magisteritza amaitu ondoren ikastetxe pribatuetan ere lanean aritu da, ikastetxe erlijioso baten zehazki.
            Aurten urte guztiko bakantea lortu du ikastetxe batean, baina egunero daude edozein motatako arazoak: umeak, plangintza, irakasleak, ordutegiak,… Azken finean berak dioen legez eskola berria dugu hau, eta nahiko “katastrofikoa” izan da ikasturte hasiera. Gehienak irakasle berriak dira, beraz, ez dago haurren jarraipen zehatza eta pasadan urteko irakasleak batek daki non dauden. Telefonoa da gehien erabili behar duten tresna haurren informazioa topatzeko. Bestalde, ikasleak jarrera arazoak dituzte kasu batzuetan familiaren desantolakuntza dela medio, eta beste batzuetan, kanpotarrekin hizkuntza arazoak daudela agerian dago.
            Baina Anek ez du sekula irakasteko ilusioa galtzen eta ikastetxe nahiko gatazkatsu batean aritu arren egunero arazoei irtenbidea emateko gai da. Berak badaki ikasle batzuen jarrera arazoak ekinaren ekinez konpon daitezkeela, baina beste eskoletako ikasle gatazkatsuak bere eskolara ez bidaltzea nahiko luke. Horrela ez lirateke pilatuko bertan jarrera arazoak dituzten hainbeste ikasle.
            Horrez gain, berak proposaturiko beste soluzio bat irakaslegoa finkatzea da, horrela ikasle guztien jarraipena hobe egitea posible izango litzateke. Ikas prozesuan behar dena: bolondres eta irakasle gehiago!
            Hemen daukazue berarekin egindako elkarrizketa:

           

PD: MILA ESKER ANE LAGUNTZA ETA GURE BLOGEAN PARTE HARTZEAGATIK!

Zer da "IKAS KOMUNITATEA"?

“Ikas Komunitatea” gizarteak gaur egungo informazioarekin hezkuntzarekiko dakartzan eskakizun eta betebeharrei erantzun egokia eskaintzen dien Hezkuntza Proiektua da. Paulo Freire (Brasil) izan da komunitate hauen suspertzaile nagusia.
Ikas Komunitatearen helburu nagusiak ikasle guzti guztien “berdintasuna” eta “ikasketa-integrazio” erreala sustatzea dira; sexu, etnia eta kultura desberdinen arteko elkareragina eta elkarbizitza ziurtatzeko beharrezkoak diren aldaketak eginez.
Heziketa berdintasuna posible izateko, ohiko ikasgaietan (matematika eta hizkuntzak) kalitate goreneko ikasketak ziurtatzeaz gain, teknologia berrien erabilpena bultzatzen du irakaskuntzako sail guztietan.
Horrez gain, “Ikas komunitatearen" xedeak eskubide eta giza balore unibertsaletan oinarrituriko heziketa eta elkarbizitza dira, horrezkero, herrialde eta gizarte bakoitzak dituen arazo eta nahiak (hizkuntza, lurraldetasuna, pakea, e.a.) bere seinale eta identitate bihurtu dira.
Badira Espainiar Estatuan 60 ikas komunitate baino gehiago Andaluzia, Murtzia, Aragoi, Gaztela eta Leon, Gaztela – La Mancha, Catalunya, Aragoi, Extremadura eta Euskadi artean banaturik. Aipatzekoa da ere Brasilen honelako beste hiru komunitate daudela, eta Txilen bi.
“Ikas Komunitateen” ezaugarri nagusiak aniztasuna eta preludioa dira zeren eta metodologia hau sortu duen taldea kultura desberdinetako ( ijito, judutar, arabiar,…); ideologia; disziplina ( kideak hezkuntzako bederatzi sail desberdinetakoak dira); eta aukera sozial eta pertsonal desberdinetakoak baitira. Honetaz aparte hezkuntzari begira xede berdinak partekatzen dituen pertsona multzoa da, elkarrekin eta bata bestearengandik ikasteko, komunitate osoaren jakintza maila gehituz. Ikasketa kooperatiboa da sistema honetan sustatzen dena eta erabiltzen diren tekniken artean aipagarrienak, agian, talde elkarreragileak antolatzearena eta solasaldi dialogikoak dira.
Metodologia elkareragile honek irakurketa sustatzea du helburu. Irakurketaren bidez ikasle, irakasle, guraso eta herritarrek liburuetatik gauzarik esanguratsuenak azpimarratzen dituzte. Hau oso aberasgarria da guztientzako denek ikasten baitute besteen ikuspuntuak edota ideak.
Primerako material didaktiko eta adimena aberastea ez dira soilik komunitate hauek eskaintzen dituzten gauza bakarrak. Eskolaren gestioa eta materialen erosketak ere badira denon erantzukizuna, gurasoak asanbladen bidez eztabaidatzen dituzte hainbat mintzagai: zenbat ordainduko duten umeentzako materiala, hilero zenbateko kuota,…
Prozedura honek demokratikoki, zuzenki eta osotasun guztiz hezitzen ditu haurrak, nerabeak eta era berean, komunitate guztia. Primerako proiektua da!
Hona hemen bideotxo bat Lekeitioko eskolan egiten den lan paregabeaz ohar zaitezten.

ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIOGU LEKEITIOKO ESKOLAKO BLOGARI (http://www.ikaskomunitateak.blogspot.com/) INFORMAZIO ITURRI ADIERAZGARRIA IZAN BAITA.

jueves, 14 de octubre de 2010

MAPA KONTZEPTUALA

Gida hau ikusteko klikatu HEMEN

BIOLENTZIA IKASGELETAN

Artikulu hau ikusi nahi baduzu, egin ezazu klik hemen


Onartezina da ikasle batek irakaslea jotzea, berea edo beste batena izanik ere. Gure aburuz, ergelkeria hutsa da klasera joan nahi ez duen bat glasean egotera behartzea. Gainera irakasleen aurkako biolentziaren ehuneko handiena egoera honetan aurkitzen diren ikasleek burutzen dute. Eurak derrigortuta joaten dira klasera eta han aspertzen direnez nahi dutena egiten hasten dira ondokoa molestatu, zarata atera… eta honela lortzen duten gauza bakarra klase guztia eta beraien burua izorratzea da. Eta noski, irakasleak isilik egoteko esan edota kasetik aterarazten badu ikaslea, hau, haserretu egiten da.
Hau konpontzeko hezkuntza sistemaren hainbat lege edota hezkuntza sistema bera aldatu beharko litzateke. Zergaitik eduki behar da 15 urteko pertsona bat klasean bere nahia hori ez bada? Hobe litzateke eskolara beharrean lanera bidaltzea edo beste alternatibaren bat bilatzea. Bizitzatik ikas dezan utzi behar zaio norberaren bizipenek paperean irakurritakoek baino gehiago balio bait dute. Gainera momentu hortan egiten ari dena gustatu ezean beti izando du ikasketetara bueltatzeko aukera.
Ezagunak ditugun hainbat pertsonek egin dute gauza bera, hau da, ikastea ez zaielako gustatzen edo zenbait arazorengatik urte horretan/horietan ezin izan baldin badituzte beraien ikasketak burutu lana aurkitu edo beste zerbait egiten dute. Eta ondoren, urte bat, bi pasa ostean egiten dutena gustatu ez zaielako edo ofizio jakin bat ikastea interesatzen zaielako berriz bueltatu dira ikasketetara eta lehen baino askoz ere emaitza hobeagoak lortzen ari dira.
Hala ere, Egia da glasean gogoz kontra egoteagatik ez dagoela eskubiderik inor jotzeko eta are gutxiago bere lana betezen ari den irakaslea. Horrelako kasuetan, gaitera, neurri zorrotzak hartu behar lirateke berriro horrelakorik gerta ez dadin eta jazarpena jasan duen irakasleak babes handiagoa jaso behar luke bai administrazioaren eta bai bere lankideen aldetik.

LEHENENGO HEZKUNTZAKO ZUZENDARI BATEK EZ DIE HEZKUNTZA SAILBURUKO AGINTARIEI JARAMONIK EGITEN

Artikulu hau irakurtzeko eta bideoa ikusteko hemen

Artikulu honetan, Mexikar Estatuko lehen hezkuntzako eskola bateko zuzendariaren errespetu falta nabaria da. Eskola egokitzeko behar zen dirua lapurtu du eta, noski, guraso guztiak nahiko haserre daude. Gainera, zuzendari hau bere betebehar eta erantzukizunetik alderatua izan da.
            Nahiz eta lanera joatera behartuta ez egon, bere “txuleriaz” eskolan presentatzen da egunero guraso guztien aurretik paseatzera. Egoera honek guraso guztiak pizten ditu, denak nahi dutelako zuzendari honen epaile izan. Horrenbestez, zuzendariak ez du soilik lanetarako dirua lapurtu, umeei tratu txarrak emateari eta eraso egiteari ekin dio. Hau ikusita, estatuaren administrazioak zuzendari hau alde batera uztea erabaki du.
            Kasu hau, 25 urtez eskola buru izatearen ondorioa da. Zuzendari honek eskolaren jabea zela uzte zuen. Publikoa edo jendearena den toki bat bereganatu eta bere inetereseekiko ardurapenerako erabili du bere kargua, politikari askoren antzera. Ustelkeriaz betetako gizon honi ez zaio axola gaztetxoen etorkizuna, ezta beren beharrezko materialak edota eraikinen mantenimendu eta artapenerako dirua bereganatzea eta berorrek gastatzea.
            Esan beharra dago, Mexiko momentuan narkotrafikoa dela ustelkeria eguneroko gauza da. Egunero hiltzen eta erahiltzen da jende mordoa. Egoera honi aurre egiteko konponbide bakarra hezkuntzan dago. Badirudi eskolako zuzendariari inork ez diola esan. Umeak bide onetik eramanda, balore batzuk irakatsita eta beraiekin lan eginez arazo mota hauek konpon daitezke.

miércoles, 13 de octubre de 2010

IRAKASLE FALTA BRASILEN

Artikulu hau ikusteko hemen sartu.


       Ikaragarria da XXI.mendean jendeak klasera joan ezin izatea. Herrialde txiroenetan gertatzen den bezala, eskola izan daitekeen eraikin tristerik ere ez badago normalagoa da, nahiz eta ez lukeen normala izan behar, herri horretan klaserik ez egotea, eta hau, oso larria izanik ere, gutxieneko azpiegiturak dituen herri batean haurrak klasera joan ahal ez izatea are eta lotsagarriagoa da.
      Sarritan herrialdeak duen hezkuntza mailak adierazten du herrialde horren garapen maila eta Brasil potentzia handi bihurtzeko bidean dagoela kontuan harturik ez sinestekoa da bertako egoera. Herrialde horrek hiri handien kanpoaldean kokatzen diren fabeletan dituen arazoak ikusita narkotrafikoa, bortxakeria, delinkuentzia… Fabela horietan bizi diren umeak eskolaratzea lortu nahi da etorkizun “hobeago” edo behintzat beraiek aukeratutako etorkizuna izateko aukera izan dezaten eta, honela, beste bizimodu bat aurki dezaten fabeletatik kanpo.
      Baina, oso zaila da fabeletan bizi direnak eskolaratzea,  kontuan izanda txabolismoko leku hauek direla Brasilgo lekurik txiro eta arriskutsuenak, ia eskualde oso batera irakasleek ez dutela joan nahi ikustean. Arazo hau konpontzeko Brasilgo hezkuntzaren azterketa sakona egin behar da eta azterketa horretatik ateratzen diren ondorioak ondo aztertu zerbait egiten hasi baino lehen.
      Gainera, agintariek eskura dituzten bitarteko guztiekin egin behar die aurre arazo honi. Izan ere, Brasil bezalako herrialde batentzat beste edozeinentzat baino garrantzitsuagoak izando dira gaurko ikasleak. Honen erantzuna sinplea da Brasil garapen bidean dago eta garapen horri bultzada emango dion jenderik ez baldin badago, berriz ere, atzerapauso ikaragarria emango dute. Azken batean, zenbat eta jende ikasi gutxiago herrialdea orduan eta pobreago izan ohi baita.

IKASTETXE BATEKO DEBEKUA ZAPIA DELA ETA



Bideo honek, Madrileko eskola batean sorturiko arazo batez hitz egiten du. Arazo hori, ezberdintasun erlijiosoan oinarritzen da. Gazte islamiar batek eskolako irakaspenetatik kanpo jarraituko du bizi guztian buruan eraman duen zapia kendu ezean.
 Beste kultura batetik datorren pertsona batek normalean beldurtu egiten gaitu uste dugulako bere kultura ezarri nahi duela gurearen gainetik. Beldur horren ondorioz sortzen dira aurreiritziak eta kasu txarrenetan xenofobiak. Askotan mintzatu gara hirugarren munduko kulturek ez dutela sistema demokratiko bat, pairatzen duten gerra egoerarengaitik eta horren ondorioak direla emakume eta beste talde batzuenganako jasarpenak baina tamalez lehen mundu "demokratikoek" ere ez dituzte pertsonak errespetatzen, eurei euren herrietan ezarri dieten zapia eramateko araua hemen ere indarrez kentzen da.
Beraz, hemen ez dago han baino eskeintza zabalagorik, han behartuta eraman behar dute eta hemen behartuta ez dute eraman behar. Ondorioz, gu beraiek bezain "demokratikoak" gara, hau da, jazartzaileak. Baina ekarpen honetako gauzarik interesgarrienak hauek dira: alde batetik Bibiana Hido, berdintasun ministrak, esandakoa. Aldez aurretik dio berak ez dituela zapi hauek gustuko, baina zergatik ez ditu gustuko? Agian bere ile dotorea erakutsi nahi duelako? Baina txarrena da hau esan ostean aurreiritziz jokatuko duela.
Beste alde batetik, Madrilgo alkate andereak esandakoa, berak ez duela onartuko ikastetxe bakoitzeko arauak haustea. Arauak hausteko, egiteko, transformatzeko...egitea litzateke aproposena arazo berriei aurre egiteko zeren eta gizartea aurrera badoa eta arauak ez badatoz bat aurrerakuntza honekin makina bat ezbehar sortzeko arriskua egongo da.
            Madril bezalako komunitate batek lehendakari atzerakoi bat edukitzea atzerapausu handia da gizartearentzat.

viernes, 1 de octubre de 2010

GALDETEGIA

Zein da euskal ikaslegoaren ikuspuntua irakasleekiko?

Ikaslearen hezkuntzak, jaiotzen denetik, jolasean eta komunikazio lingüistikoan datza.
            Hasieran, haurrari ipuinak kontatzeari ekiten diogu. Hori dela medio haurrak ipuina manipulatzen hasten da, marrazkiak astiro – astiro ikertzen ditu, pertsonairen baten paperean murgiltzen da eta denborak aurrera joan ahala bere pentsakera logikoa garatuz doa. Esan beharra dago bere hiztegia eta hitz berrien erabilera oso nabarmena dela.
            Badira ere, tradizioz jasotako eginkizunak edota jarduerak: betiko abestiak, jolasak, ipuin mitologikoak,… Batez ere gure arbasoek kontatutako ipuinak.
            Egun, hezitzaileak heziketarako baliabide tradizionalak mantentzen ditu, teknología berriekin bat etorrita. Gehien erabilitako teknología Internet dugu.
            Arazo honen giltzarria irakasle – teknologia berri harremana da. Hezitzaileak planteamendu honen aurrean prest egon behar dira: eguneroko plangintza, adin bakoitzeko testuak eta ariketak,… Hau da ikasleek bete beharko dituzten lanak. Esan beharrezkoa da ariketa bakoitzak trebetasuna eta bere denbora daramala.
            Hona hemen Euskal Autonomi Erkidegoan aritzen ari diren ikasle batzuen testigantzak:

            “Unibertsitate ikasketei begira, hezkuntzak galera ugari pairatzen ditu. Esan beharra dago ikasle asko, euren ikasketak bukatzean, ez direla gai ikusten lanbide batean ikasitakoa praktikan jartzeko. Gainera, karrera askotan, hainbat ikasgai ez ditut beharrezkotzat jotzen.
            Irakasleen artean denetarik dago. Badaude euren lana gogotsu egiten dutenak, eta bestalde, soldata baten truke aritzen direnak.
            Nire kasuan, aitortu behar dut oso irakasle onak izan ditudala bisitza osoan zehar. Hala ere, gutxi batzuengan interes falta nabaria izan da.
            Salatzekoa da ere irakasle batzuen euskera maila baxua. Zentzu honetan prestakuntza ezinbestekoa baita.
            Hezkuntzaren helburua: ikasleak hezitzea eta era berean, ikasleak lan mundurako prestatzea”.
                                                           Ninbe (kazetaritzan lizentziatua eta Multimedia komunikaziorako masterra burutzen)

“Burutzen ari naizen ikasketetako helburu nagusia ikaslea lan merkatuari begira hezitzea da. Irakaslegoaren kalitatea ezinhobea da, denak izan baitira irakasten ari diren ikasgaietako langile.
            Hala ere ikasle kopurua kontuan harturik, irakaslegoa eskasa da. Teoria klaseetan ez da hain nabarmena, baina praktiketan atentzio falta agerian geratzen da”.
Egoitz (tornularia eta soldadura ikaslea)

            “Irakaslegoari begira, denetarik dago; badaude bere ekintzetan interesa jarri gabe eta soilik soldata baten truke diharduten irakasleak, eta bestetik, interes eta bokazioagatik aritzen direnak. Hauek, hezkuntzarekiko zein euren lanarekiko konpromisua erakusten dute, hauen klaseetara joateko gogoa handitu egiten da eta matrikulagatik ordaindutako diruari garrantzia kentzen diogu.
            Europa mailan, Espainiar Estatua, hezkuntzari begira dexente atzeratuta dago. Honengatik, boterea duenak, baldintzatu egiten ditu hezkuntza helburuak, horrelaxe hezkuntza sistema aldatuz bere intereseengatik”.
                                                                                                        Antón (Ingenieritza ikaslea)


Zein izan beharko litzateke Irakasleen funtzioa gaurko gizartean?

Hezkuntza, haur, nerabe eta helduei zuzendutako irakaspen teoriko edo praktikoa da. Tresna hau gobernuen esku geratzen da, beraz, eurak erabakitzen dute zer gai jorratu behar den eta nola interpretatu behar den. Politikariek hezkuntza eskema bat ezartzen dute, gero eskoletako zuzendariek jarraituko dutena.
Beraz, politikarientzat hezkuntza sistemak jerarkia bat jarraitu beharko du, hezkuntza ministeritzatik hasi eta irakasleetaraino helduz. Orduan, politikariek arau orokorrak jarriko dituzte eta ikastetxe bakoitzean zehaztuagoak egongo dira, adibidez aurrez onartutako gaiak emateko metodologia, ordutegiak, oporrak, etab.
Irakasleak izango dira ikasleengandik hurbilen egongo direnak. Horrenbestez, eurak izango dira ikasleen aurrerakuntzetaz eta arazoetaz lehenengo ohartuko direnak eta horregaitik eurek azaldu behar dizkiete goiko mailakoei dauden akats edo lorpenak.
 Politikariek hau proposatzen dute eurak hezkuntzako jarraitasun bat edukitzeko, baina tamalez, gaur egungo gizartean datu hauek ez dira erabiltzen pertsona moduan hezitzeko, soilik lan mundurako tresna bat gehiago bezala. Gizarte kapitalista honetan albokoak baino diru gehiago edukitzea da nahia eta horretagaitik sortzen dira gaur egungo “empresa konpetitiboak”. Hau da politikariek adosten duten hezkuntza, hezkuntza konpetitiboa.
Hori dela eta politikarien ikuspuntutik irakasleek edukiko duten helburuak ugari izango dira: alde batetik ikasleen hezitzaileak izan behar dira eta horretarako titulazio ezpezifiko bat eduki behar dute aipatutako gaiak irakasteko gaitasuna eduki dezaten, ikasleen gurasoei ondo komunikatu beharko diete bere seme-alaben arazo edo aurrerapenei buruz, horretarako gaitasuna edukitzea ezinbestekoa da, ez egoteko gaizki ulerturik eta denen artean arazoa konpontzeko.
Baina beste alde batetik, modu ezkutu batean, politikariak arduratzen dira indarrean dagoen pentsamoldea jarraituko duen formazioa eskeintzen; eta alde horretatik ez dituzte ikasle askerik sortzen baizik eta aurreiritziz betetako ikasleak.
Beraz irakasleen funtzioa izan beharko luke ikasleen dituzten tabu guztiak apurtzea eta ikasle askeak sortzea.


Bibliografia: camoc33.googlepages.com/Marxismoyeducacion.doc


Nola ikusten dute gurasoek hezkuntza?

Hezkuntza aztertzeko garaian ikuspuntu bat baino gehiago daude: administraziotik, ikasleengandik, irakasleengandik, familiarengandik etab.
Famili guztiek ikuspuntu berdina ez badute ere  helburu berdinera heltzea da beraien asmoa, hau da, beraien seme alabek titularen bat lortzea etorkizunean bizi baldintza duinak izan ditzaten. Denen ametsa da umeek karrera bat izatea eta hori lotrtzeko gogor egiten diete, horrela, liburuaren funtzioa oso garrantzitsua suertatzen da eta ekinaren ekinez ikasten dute baina pentsatu gabe.

Baina, badaude lanpostu duin bat edukitzeaz gain euren seme-alaben gizarteratzea bermatu nahi duten gurasoak. Horretarako hainbat balore garatzea izango lirateke euren ustez irakaskuntzaren helburuak. Guraso gehienen nahia euren seme-alabek oinarrizko jakintza bat hartzea da gizarte ustel honetan itxurazko maila batean egon daitezen.
Beraz, irakasleak umeak ondo hezi ez-ezik, ahalegina egin behar du umeek eskolan ikas zezaketen gauza on hori gurasoek etxean pikutara bota ez dezaten. Izatez, eskola eta etxea elkarri lotuta joan  behar lirateke umeak modu onean hezteko, eta inola ere ez dira kontraesanetan jarri behar, gurasoek zerbait nahi eta irakasleak beste zerbait guztiz kontrakoa irakatsi. Oso garrantzitsua da hezitzaileak egiten duenaren gainean gurasoak informatuta egotea eta gurasoak guztiz interesatuta egotea beren umeen garapen orokorrean. Umeen garapen orokorra maisuaren, ikaslearen eta gurasoen arteko erlazio egokia dagoenean gerta daiteke bakarrik.Horretarako, estruktura ierarkizatu bat proposatzen da. Zuzendaritzak  ikastetxearen antolamendua bideratu beharko luke (ordutegiak, irakaspen bakoitzak edukiko duen ordu kopurua, gaiak jorratzeko metologia etab.
Laburbilduz, familien ikuspuntua beraien umeen etorkizun oparoa zihurtatzea da.