ZENBAT BISITA

jueves, 14 de octubre de 2010

LEHENENGO HEZKUNTZAKO ZUZENDARI BATEK EZ DIE HEZKUNTZA SAILBURUKO AGINTARIEI JARAMONIK EGITEN

Artikulu hau irakurtzeko eta bideoa ikusteko hemen

Artikulu honetan, Mexikar Estatuko lehen hezkuntzako eskola bateko zuzendariaren errespetu falta nabaria da. Eskola egokitzeko behar zen dirua lapurtu du eta, noski, guraso guztiak nahiko haserre daude. Gainera, zuzendari hau bere betebehar eta erantzukizunetik alderatua izan da.
            Nahiz eta lanera joatera behartuta ez egon, bere “txuleriaz” eskolan presentatzen da egunero guraso guztien aurretik paseatzera. Egoera honek guraso guztiak pizten ditu, denak nahi dutelako zuzendari honen epaile izan. Horrenbestez, zuzendariak ez du soilik lanetarako dirua lapurtu, umeei tratu txarrak emateari eta eraso egiteari ekin dio. Hau ikusita, estatuaren administrazioak zuzendari hau alde batera uztea erabaki du.
            Kasu hau, 25 urtez eskola buru izatearen ondorioa da. Zuzendari honek eskolaren jabea zela uzte zuen. Publikoa edo jendearena den toki bat bereganatu eta bere inetereseekiko ardurapenerako erabili du bere kargua, politikari askoren antzera. Ustelkeriaz betetako gizon honi ez zaio axola gaztetxoen etorkizuna, ezta beren beharrezko materialak edota eraikinen mantenimendu eta artapenerako dirua bereganatzea eta berorrek gastatzea.
            Esan beharra dago, Mexiko momentuan narkotrafikoa dela ustelkeria eguneroko gauza da. Egunero hiltzen eta erahiltzen da jende mordoa. Egoera honi aurre egiteko konponbide bakarra hezkuntzan dago. Badirudi eskolako zuzendariari inork ez diola esan. Umeak bide onetik eramanda, balore batzuk irakatsita eta beraiekin lan eginez arazo mota hauek konpon daitezke.

1 comentario:

  1. Sentitzen dut baina hau oso aprobetxagarria litzateke "el caso" garatzeko... baina gure lanerako ez da baliogarria. Irakasleen eginbeharrak ikertzen ari zarete !!!
    Bitarteko grafikoa ez ahaztu mesedez

    ResponderEliminar