ZENBAT BISITA

jueves, 28 de octubre de 2010

Zer da "IKAS KOMUNITATEA"?

“Ikas Komunitatea” gizarteak gaur egungo informazioarekin hezkuntzarekiko dakartzan eskakizun eta betebeharrei erantzun egokia eskaintzen dien Hezkuntza Proiektua da. Paulo Freire (Brasil) izan da komunitate hauen suspertzaile nagusia.
Ikas Komunitatearen helburu nagusiak ikasle guzti guztien “berdintasuna” eta “ikasketa-integrazio” erreala sustatzea dira; sexu, etnia eta kultura desberdinen arteko elkareragina eta elkarbizitza ziurtatzeko beharrezkoak diren aldaketak eginez.
Heziketa berdintasuna posible izateko, ohiko ikasgaietan (matematika eta hizkuntzak) kalitate goreneko ikasketak ziurtatzeaz gain, teknologia berrien erabilpena bultzatzen du irakaskuntzako sail guztietan.
Horrez gain, “Ikas komunitatearen" xedeak eskubide eta giza balore unibertsaletan oinarrituriko heziketa eta elkarbizitza dira, horrezkero, herrialde eta gizarte bakoitzak dituen arazo eta nahiak (hizkuntza, lurraldetasuna, pakea, e.a.) bere seinale eta identitate bihurtu dira.
Badira Espainiar Estatuan 60 ikas komunitate baino gehiago Andaluzia, Murtzia, Aragoi, Gaztela eta Leon, Gaztela – La Mancha, Catalunya, Aragoi, Extremadura eta Euskadi artean banaturik. Aipatzekoa da ere Brasilen honelako beste hiru komunitate daudela, eta Txilen bi.
“Ikas Komunitateen” ezaugarri nagusiak aniztasuna eta preludioa dira zeren eta metodologia hau sortu duen taldea kultura desberdinetako ( ijito, judutar, arabiar,…); ideologia; disziplina ( kideak hezkuntzako bederatzi sail desberdinetakoak dira); eta aukera sozial eta pertsonal desberdinetakoak baitira. Honetaz aparte hezkuntzari begira xede berdinak partekatzen dituen pertsona multzoa da, elkarrekin eta bata bestearengandik ikasteko, komunitate osoaren jakintza maila gehituz. Ikasketa kooperatiboa da sistema honetan sustatzen dena eta erabiltzen diren tekniken artean aipagarrienak, agian, talde elkarreragileak antolatzearena eta solasaldi dialogikoak dira.
Metodologia elkareragile honek irakurketa sustatzea du helburu. Irakurketaren bidez ikasle, irakasle, guraso eta herritarrek liburuetatik gauzarik esanguratsuenak azpimarratzen dituzte. Hau oso aberasgarria da guztientzako denek ikasten baitute besteen ikuspuntuak edota ideak.
Primerako material didaktiko eta adimena aberastea ez dira soilik komunitate hauek eskaintzen dituzten gauza bakarrak. Eskolaren gestioa eta materialen erosketak ere badira denon erantzukizuna, gurasoak asanbladen bidez eztabaidatzen dituzte hainbat mintzagai: zenbat ordainduko duten umeentzako materiala, hilero zenbateko kuota,…
Prozedura honek demokratikoki, zuzenki eta osotasun guztiz hezitzen ditu haurrak, nerabeak eta era berean, komunitate guztia. Primerako proiektua da!
Hona hemen bideotxo bat Lekeitioko eskolan egiten den lan paregabeaz ohar zaitezten.

ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIOGU LEKEITIOKO ESKOLAKO BLOGARI (http://www.ikaskomunitateak.blogspot.com/) INFORMAZIO ITURRI ADIERAZGARRIA IZAN BAITA.

1 comentario:

  1. Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

    ResponderEliminar