ZENBAT BISITA

jueves, 28 de octubre de 2010

ANEREN IBILBIDEA (errela)

Ane 25 urteko andereñoa da. 6 urte zituenean herri ikastetxean hasi zuen bere ibilbide akademikoa 12 urteetararte. DBH Gasteizen bete ostean udalekuetan lan egiteko begirale eta koordinatzaile tituluak atera zituen.
            Berak argi zeukan irakasle izan nahi zuela eta Batxilergoa behin amaituta Magisteritza egitera joan zen Bilbora. Bertan hasi eta amaitu zituen bere lehenengo goi mailako ikasketak.
            Baina Aneri ez zitzaizkion ikasteko gogoak kendu eta astebururo Logopedia masterra ateratzeko gai izan zen. Gainera, egun, Ingelesezko Filologia ikasketak burutzen dabil eta  etorkizunerako beste proiektu on bat ere badu: beste magisteritza mota bat ikastea.
            Gaur hezkuntza publikoan dihardu, baina hau ez da izan bere lan bakarra. Orain dela urte askotatik ibili da begirale moduan udalekuetan eta Magisteritza amaitu ondoren ikastetxe pribatuetan ere lanean aritu da, ikastetxe erlijioso baten zehazki.
            Aurten urte guztiko bakantea lortu du ikastetxe batean, baina egunero daude edozein motatako arazoak: umeak, plangintza, irakasleak, ordutegiak,… Azken finean berak dioen legez eskola berria dugu hau, eta nahiko “katastrofikoa” izan da ikasturte hasiera. Gehienak irakasle berriak dira, beraz, ez dago haurren jarraipen zehatza eta pasadan urteko irakasleak batek daki non dauden. Telefonoa da gehien erabili behar duten tresna haurren informazioa topatzeko. Bestalde, ikasleak jarrera arazoak dituzte kasu batzuetan familiaren desantolakuntza dela medio, eta beste batzuetan, kanpotarrekin hizkuntza arazoak daudela agerian dago.
            Baina Anek ez du sekula irakasteko ilusioa galtzen eta ikastetxe nahiko gatazkatsu batean aritu arren egunero arazoei irtenbidea emateko gai da. Berak badaki ikasle batzuen jarrera arazoak ekinaren ekinez konpon daitezkeela, baina beste eskoletako ikasle gatazkatsuak bere eskolara ez bidaltzea nahiko luke. Horrela ez lirateke pilatuko bertan jarrera arazoak dituzten hainbeste ikasle.
            Horrez gain, berak proposaturiko beste soluzio bat irakaslegoa finkatzea da, horrela ikasle guztien jarraipena hobe egitea posible izango litzateke. Ikas prozesuan behar dena: bolondres eta irakasle gehiago!
            Hemen daukazue berarekin egindako elkarrizketa:

           

PD: MILA ESKER ANE LAGUNTZA ETA GURE BLOGEAN PARTE HARTZEAGATIK!

No hay comentarios:

Publicar un comentario