ZENBAT BISITA

jueves, 28 de octubre de 2010

JUAN KARLOSEN IBILBIDEA (irreala)

Juan Karlos Bilbotarra da eta ez zen jaio tokatu ziezaikokeen etxe onenean. Berak lau urte zituela, amak prostituta sartu behar izan zuen arazo ekonomikoak medio, bere familiaz gain, gaixo zegoen nebari aurrera ateratzen laguntzen bait zion. Ez zion inori lan berria zuenik kontatu, baina, senarra enteratu egin zen, honela, senarrak , Antoniok, edanari eman zion. Gainera, alkohola edanda etortzen zen gauetan emaztea jipoitzen zuen sarritan eta jipoi horietako batean emaztea hil zuen. Horrela, Juan Karlosek sei urte besterik ez zituela, ama gabe zegoen eta aita espetxean. Beraz, umea umezurztegi batean sartu behar izan zuten.
 Hori gutxi balitz Juan Karlosentzat, eskolan burla egiten zioten bere izaeragatik. Izan ere, bere aitak ama hil zuela ikustean, Juan Karlos gizonezkoak gorrotatzen hasi zen eta bera neska izaera izaten ahalegintzen zen, hau, beste umeei arraroa egiten zitzaienez irainak pairatu behar izaten zituen. Hau honela zela ikusita oso zaila egiten zitzaion Juan Karlosi besteekin harremantzea eta oso urte gogorrak pasatu zituen txikitan.
            Baina, ez zuen amorerik eman eta gogor saiatzen zen ikasketetan. DBH-ra iritsi zenean irainak eta isekak gogorrak ziren eta hauek izan ziren  bere bizitzako urterik gogorrenetakoak, ez zeukalako bera babestuko zuen gurasorik. Hala ere, urte hauetan asko gogortu zen mentalki eta DBH-ko azken urteetan ikaskideak zentzudunagoak zirenez ez ziren lehen bezain beste berarekin sartzen. Honela, bere egoera akademikoa zertxobait xamurtu zen eta batxilergoa egitea erabaki zuen ondoren magisteritza egiteko asmoarekin. Ez bait zuen nahi beste inork berak jasan behar izan zuena jasaterik.
            Batxilergoko urteak askoz errazagoak izan ziren, zeren, letretako adarra hautatu zuen eta neska gehiago zituen klasean mutilak baino, honela adar gutxiago jotzen zioten. Ez zen jendearekin askorik erlazionatzen, baina, bere distantziak mantenduz askoz gusturago ibili zen.
            Batxilergoa bukatu ondoren, magisteritza ikasketak egin zituen. Urte hauek ere ez ziren gozoak izan lanetik eskolara eta eskolatik lanera ibili behar izan zuen eta. Pizza banatzaile gisa aritu zen lanean ikasketak ordaindu ahal izateko, eta hori gutxi balitz, pisua ere ordaindu behar zuen umezurztegitik bota bait zuten hemezortzi urte egin ostean. Baina, arazo hauei aurre eginda titulua eskuratu zuen.
            Bilboko ikastetxe pribatu batean klaseak ematen hasi zen eta bere lanean nahiko gustura zebilen. Bere nahia ikastetxe publiko batean lan egitea zen, baina, Bilboko ikastetxe horretatik oso eskaintza ona egin zioten eta lantokia etxetik hurbil samar zeukanez eskaintza onartu zuen. Bake-bakean bizi zen eta urteak aurrezten pasa ostean; bere nahia betetzeko beste diru zeukan ,hau da , sexu aldaketa ekarriko zion ebakuntza egitea.  Ebakuntza egin ostean, ordea, bere bizitza goitik behera aldatu zen umeek ez zioten lehen bezain beste kasu egiten, ikastetxe guztiaren ahoetan zebilen…
            Egoera jasanezina egiten zitzaionez, atzerrira lekualdatu zen eta han bere bizitza berregin zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario