ZENBAT BISITA

jueves, 28 de octubre de 2010

OPOSAKETAK LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE IZATEKO (Laura Blanco)

Hona hemen Laura Blancok duen iritzia oposaketei buruz:




           
            Laura, oposaketak atera dituen irakaslea da eta gai hau interesgarria iruditzen zaigu irakasle izateko ikasketak bukatu ondoren irakasle askok egiten dituztelako ikasketa hauek. Gainera, ikasketa hauetan egiten den esfortzua epe laburrean jasotzen da, ikasketak gainditu ostean, urte gutxiren buruan egiten bait da finko bat.
            Gure ustez, ikasketa hauek irakasle baten ibilbide profesionala asko baldintzatzen dute. Denbora mordoa sartzen baita oposaketa hauek prestatzen eta normalean lana eta ikasketak partekatu behar izaten direlako. Honek, unibertsitatean egindakoa baino esfortzu handiagoa eskatzen du, beraz, gehiago baloratzen da egiten den lana eta uste dugu baliogarriagoa dela. Gainera, Laurak bideoan dio, irakasleei zailena egiten zaien azterketa ahozko azalpenarena dela. Hau, harrigarri samarra egiten zaigu, egon ere, ahozko azalpenak ematen egoten baitira irakasleak beraien ibilbide profesionalaren zati handienean. Beraz, uste dugu azterketa hau oso baliogarria izan daitekeela, zeren eta, irakaslea, bera aztertuko duten pertsonen aurrean urduritasuna kentzeko gai baldin bada ikasleen aurrean klaseak askoz errazago emango ditu eta.
            Horrez gain, oposaketak prestatzeak asko aberasten du norbanakoaren jakituria, eta normala den bezala, hau oso garrantzitsua da irakasleentzat, azken batean eurak direlako gizartea hezten dutenak neurri handi batean behintzat.
            Ikasketa hauek eragin positiboa daukatela uste dugu, irakaslegoaren prestakuntza maila handitzen dutelako eta irakasleak finko egiten direnez eman behar duten gaia pertsonalizatzen dutelako. Gaia beraien erara emateko askatasun gehiago edukiz eta horrela klaseak aberasgarriago eginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario