ZENBAT BISITA

viernes, 1 de octubre de 2010

GALDETEGIA

Zein da euskal ikaslegoaren ikuspuntua irakasleekiko?

Ikaslearen hezkuntzak, jaiotzen denetik, jolasean eta komunikazio lingüistikoan datza.
            Hasieran, haurrari ipuinak kontatzeari ekiten diogu. Hori dela medio haurrak ipuina manipulatzen hasten da, marrazkiak astiro – astiro ikertzen ditu, pertsonairen baten paperean murgiltzen da eta denborak aurrera joan ahala bere pentsakera logikoa garatuz doa. Esan beharra dago bere hiztegia eta hitz berrien erabilera oso nabarmena dela.
            Badira ere, tradizioz jasotako eginkizunak edota jarduerak: betiko abestiak, jolasak, ipuin mitologikoak,… Batez ere gure arbasoek kontatutako ipuinak.
            Egun, hezitzaileak heziketarako baliabide tradizionalak mantentzen ditu, teknología berriekin bat etorrita. Gehien erabilitako teknología Internet dugu.
            Arazo honen giltzarria irakasle – teknologia berri harremana da. Hezitzaileak planteamendu honen aurrean prest egon behar dira: eguneroko plangintza, adin bakoitzeko testuak eta ariketak,… Hau da ikasleek bete beharko dituzten lanak. Esan beharrezkoa da ariketa bakoitzak trebetasuna eta bere denbora daramala.
            Hona hemen Euskal Autonomi Erkidegoan aritzen ari diren ikasle batzuen testigantzak:

            “Unibertsitate ikasketei begira, hezkuntzak galera ugari pairatzen ditu. Esan beharra dago ikasle asko, euren ikasketak bukatzean, ez direla gai ikusten lanbide batean ikasitakoa praktikan jartzeko. Gainera, karrera askotan, hainbat ikasgai ez ditut beharrezkotzat jotzen.
            Irakasleen artean denetarik dago. Badaude euren lana gogotsu egiten dutenak, eta bestalde, soldata baten truke aritzen direnak.
            Nire kasuan, aitortu behar dut oso irakasle onak izan ditudala bisitza osoan zehar. Hala ere, gutxi batzuengan interes falta nabaria izan da.
            Salatzekoa da ere irakasle batzuen euskera maila baxua. Zentzu honetan prestakuntza ezinbestekoa baita.
            Hezkuntzaren helburua: ikasleak hezitzea eta era berean, ikasleak lan mundurako prestatzea”.
                                                           Ninbe (kazetaritzan lizentziatua eta Multimedia komunikaziorako masterra burutzen)

“Burutzen ari naizen ikasketetako helburu nagusia ikaslea lan merkatuari begira hezitzea da. Irakaslegoaren kalitatea ezinhobea da, denak izan baitira irakasten ari diren ikasgaietako langile.
            Hala ere ikasle kopurua kontuan harturik, irakaslegoa eskasa da. Teoria klaseetan ez da hain nabarmena, baina praktiketan atentzio falta agerian geratzen da”.
Egoitz (tornularia eta soldadura ikaslea)

            “Irakaslegoari begira, denetarik dago; badaude bere ekintzetan interesa jarri gabe eta soilik soldata baten truke diharduten irakasleak, eta bestetik, interes eta bokazioagatik aritzen direnak. Hauek, hezkuntzarekiko zein euren lanarekiko konpromisua erakusten dute, hauen klaseetara joateko gogoa handitu egiten da eta matrikulagatik ordaindutako diruari garrantzia kentzen diogu.
            Europa mailan, Espainiar Estatua, hezkuntzari begira dexente atzeratuta dago. Honengatik, boterea duenak, baldintzatu egiten ditu hezkuntza helburuak, horrelaxe hezkuntza sistema aldatuz bere intereseengatik”.
                                                                                                        Antón (Ingenieritza ikaslea)


Zein izan beharko litzateke Irakasleen funtzioa gaurko gizartean?

Hezkuntza, haur, nerabe eta helduei zuzendutako irakaspen teoriko edo praktikoa da. Tresna hau gobernuen esku geratzen da, beraz, eurak erabakitzen dute zer gai jorratu behar den eta nola interpretatu behar den. Politikariek hezkuntza eskema bat ezartzen dute, gero eskoletako zuzendariek jarraituko dutena.
Beraz, politikarientzat hezkuntza sistemak jerarkia bat jarraitu beharko du, hezkuntza ministeritzatik hasi eta irakasleetaraino helduz. Orduan, politikariek arau orokorrak jarriko dituzte eta ikastetxe bakoitzean zehaztuagoak egongo dira, adibidez aurrez onartutako gaiak emateko metodologia, ordutegiak, oporrak, etab.
Irakasleak izango dira ikasleengandik hurbilen egongo direnak. Horrenbestez, eurak izango dira ikasleen aurrerakuntzetaz eta arazoetaz lehenengo ohartuko direnak eta horregaitik eurek azaldu behar dizkiete goiko mailakoei dauden akats edo lorpenak.
 Politikariek hau proposatzen dute eurak hezkuntzako jarraitasun bat edukitzeko, baina tamalez, gaur egungo gizartean datu hauek ez dira erabiltzen pertsona moduan hezitzeko, soilik lan mundurako tresna bat gehiago bezala. Gizarte kapitalista honetan albokoak baino diru gehiago edukitzea da nahia eta horretagaitik sortzen dira gaur egungo “empresa konpetitiboak”. Hau da politikariek adosten duten hezkuntza, hezkuntza konpetitiboa.
Hori dela eta politikarien ikuspuntutik irakasleek edukiko duten helburuak ugari izango dira: alde batetik ikasleen hezitzaileak izan behar dira eta horretarako titulazio ezpezifiko bat eduki behar dute aipatutako gaiak irakasteko gaitasuna eduki dezaten, ikasleen gurasoei ondo komunikatu beharko diete bere seme-alaben arazo edo aurrerapenei buruz, horretarako gaitasuna edukitzea ezinbestekoa da, ez egoteko gaizki ulerturik eta denen artean arazoa konpontzeko.
Baina beste alde batetik, modu ezkutu batean, politikariak arduratzen dira indarrean dagoen pentsamoldea jarraituko duen formazioa eskeintzen; eta alde horretatik ez dituzte ikasle askerik sortzen baizik eta aurreiritziz betetako ikasleak.
Beraz irakasleen funtzioa izan beharko luke ikasleen dituzten tabu guztiak apurtzea eta ikasle askeak sortzea.


Bibliografia: camoc33.googlepages.com/Marxismoyeducacion.doc


Nola ikusten dute gurasoek hezkuntza?

Hezkuntza aztertzeko garaian ikuspuntu bat baino gehiago daude: administraziotik, ikasleengandik, irakasleengandik, familiarengandik etab.
Famili guztiek ikuspuntu berdina ez badute ere  helburu berdinera heltzea da beraien asmoa, hau da, beraien seme alabek titularen bat lortzea etorkizunean bizi baldintza duinak izan ditzaten. Denen ametsa da umeek karrera bat izatea eta hori lotrtzeko gogor egiten diete, horrela, liburuaren funtzioa oso garrantzitsua suertatzen da eta ekinaren ekinez ikasten dute baina pentsatu gabe.

Baina, badaude lanpostu duin bat edukitzeaz gain euren seme-alaben gizarteratzea bermatu nahi duten gurasoak. Horretarako hainbat balore garatzea izango lirateke euren ustez irakaskuntzaren helburuak. Guraso gehienen nahia euren seme-alabek oinarrizko jakintza bat hartzea da gizarte ustel honetan itxurazko maila batean egon daitezen.
Beraz, irakasleak umeak ondo hezi ez-ezik, ahalegina egin behar du umeek eskolan ikas zezaketen gauza on hori gurasoek etxean pikutara bota ez dezaten. Izatez, eskola eta etxea elkarri lotuta joan  behar lirateke umeak modu onean hezteko, eta inola ere ez dira kontraesanetan jarri behar, gurasoek zerbait nahi eta irakasleak beste zerbait guztiz kontrakoa irakatsi. Oso garrantzitsua da hezitzaileak egiten duenaren gainean gurasoak informatuta egotea eta gurasoak guztiz interesatuta egotea beren umeen garapen orokorrean. Umeen garapen orokorra maisuaren, ikaslearen eta gurasoen arteko erlazio egokia dagoenean gerta daiteke bakarrik.Horretarako, estruktura ierarkizatu bat proposatzen da. Zuzendaritzak  ikastetxearen antolamendua bideratu beharko luke (ordutegiak, irakaspen bakoitzak edukiko duen ordu kopurua, gaiak jorratzeko metologia etab.
Laburbilduz, familien ikuspuntua beraien umeen etorkizun oparoa zihurtatzea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario